«Armairuak erori dira. Kaleak gureak dira orain»
Dozenaka lagunek babestu dute TransBolloMarika Sarearen elkarretaratzea, inpunitatearen amaiera eskatuz erkaunde publiko ezberdinei. «Erasotzen gaituzte, gure kaleetan, gure plazetan…», salatu dute, informearen datuak gogoratzearekin batera.
Homofobia, lesbofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako nazioarteko eguna den maiatzare 17an, 28 urte bete dira Osasunerako Mundu Erakundearen Batzar Nagusiak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuenetik. 1990eko Maiatzaren 17a zen, eta 28 urte beranduago, asko aurreratu da, baina asko dago egiteko.
Hala aldarrikatu dute Gasteizen elkartu diren dozenaka lagunek, TransBolloMarika Sarearen elkarretaratzean. «Betiere oldartu izan ditugun egitura kapitalistek, homonazionalismo eta kapitalismo arrosa bezalako korronteak erreproduzitzen dituzte gaurkoan, gure ardura berauei aurre egitearen oihua helaraztea izanik», aldarrikatu dute. «Heteropatriarkatuak ezartzen dituen botere eredu oro erasotzeko ardura hartu behar dugu gure gain, egitura patriarkaletatik benetako askapena sustatzeko ordua heldu zaigulako».
«Betiere oldartu izan ditugun egitura kapitalistek, homonazionalismo eta kapitalismo arrosa bezalako korronteak erreproduzitzen dituzte gaurkoan, gure ardura berauei aurre egitearen oihua helaraztea izanik»
Informearen datuak ere gogoan izan dituzte elkarretaratzean: 15 kasu ezberdin LGTBIfobia tarteko. Hauetako askok, hedabideetan oihartzuna izan zuten, beste askok ez. «Erasotzen gaituzte, gure kaleetan, gure plazetan… Gu babesteko derrigortasuna dutenen aurrean», salatu dute.
Zentzu honetan, inpunitatearen amaiera eskatu diete erakunde publiko guztiei, erasotzaileak babesten dituztenei babes hori kentzeko deia egitearekin batera.
Amaitzeko, gaur egun transexualitatea osasun arazo moduan kategorizatzen dela gogoratu dute, «errealitate sozialei erantzuten ez dien binarismoa betikotuz».
*Eraso homoloesbotransfoboak salatzeko telefonoa (Transbollomarika Sarea): 633 309 653
Argazkiak | Hala Klik
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!