Arlabaneko parke eolikoaren proiektua kolokan, hegazkinen segurtasunari eragiten diolako
Aireko eta hegazkinen segurtasunaz arduratzen diren agentzien txosten baten arabera, Iberdrolak jarri nahi duen 86 metroko haizea neurtzeko dorrea ez da segurua hegazkinentzako. Konpainia elektrikoak obra lizentzia bertan behera uzteko eskatu du.
Aixeindar sozietate publiko-pribatuak (Eusko Jaurlaitza eta Iberdrola) Araban egin nahi dituen bost parke eolikoetako bat da Arlaban mendilerrokoa.
El Correo egunkariak gaur jakitera eman duenez, Iberdrolak Aramaioko udalari eskatu dio bertan behera utzi dezala haize neurketak egiteko dorrea jartzeko eskatu zuten obra lizentzia. 86 metroko dorre bat instalatu nahi zuen konpania elektrikoak, haizea neurtu eta eolikoak jarri edo ez erabakitzeko.
Egunkari berak publikatu duenez, AESA (Espainiar estatuko Aireko Segurtasunaren Agentzia) eta Aena dorrea instalatzearen kontra agertu dira, Forondako aireportura doazen hegazkinen ibilbideari eragiten diolako, segurtasuna kolokan jarriz.
Aenaren txostenaren arabera, horrelako dorre batek espazio horretan ezin du 895 metroko kota gainditu, segurua izateko. Iberdrolarena 970eko altuerara iritsiko litzateke.
Gauzak horrela, bi dira Eusko Jaurlaritza eta Iberdrolak proiektatutako parke eolikoen artean indarrean dirautenak. Arkamu eta Iturrietako proiektuak bertan behera utzi dituzte jada, ingurumen-baldintzak beteko ez zituztela ebatzi zelako. Labraza eta Azazetakoek, ordea, izapidetze bidean jarraitzen dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!