Ariketa kolektiboa, torturak sortutako ertzei aurre egiteko
Bulkada Berrien Garaia Da-k antolatuta, mahai-ingurua egin dute Gasteizko Kanpusean, torturak gazteengan duen eta izan zuen eragina aztertzeko. Bertan izan dira Iker Moreno Gazte Antolakundeko militante ohia, Oihana Barrios psikologa eta Ignacio Mendiola soziologoa. Torturak sortutako eta isildutako ertzen inguruan ariketa kolektiboen beharra dagoela azpimarratu dute.
“Gazteak eta tortura” gai sakon, zail bezain gogorra izan zuten asteartean hizketagai Gazteon Memoriaren Asteko bigarren egunean. Hamarnaka gazte bildu gara Gasteizko Campuseko Elurretako Gradu Aretoan ia bi orduz luzatu zen solasaldian.
Bertan izan ziren Oihana Barrios psikologa eta Jeiki Hadi taldeko kidea, Ignacio Mendiola soziologian doktorea eta Iker Moreno Gazte Antolakundeko militante ohia, besteak beste. Hasiera batean Paco Etxeberria antropologo forenseak ere parte hartu behar zuen mahai-inguruan, baina azken momentuan agenda kontuengatik ezin izan da hurbildu.
Izan ere, hori izan da jardunaldi honen ondorio nagusietako bat: torturak sortutako eta isildutako ertzen inguruan ariketa kolektiboen beharra dagoela. Hiru hizlarien hitzetan, Estatuak torturaren praktikaren bidez eragindako beldur, erruduntasun sentsazio eta minen zauriak zabalik diraute gaur egun.
Ignacio Mendiolak ekin zion mahai-inguruari eta torturaren deskripizio sakon eta zehatza egin du. Tortura, Euskal Herrian eta hemendik kanpo pratikatzen dela gogoraratzeaz gain, Estatuak subjektu torturatua pertsona bezala ez kalifikatzeko erabiltzen duen estrategia nabarmendu du.
Oihana Barrios psikologak ekin dio bigarren hitzartzeari eta Euskal Herrian 1936.urtetik 2008.urtera guztira 35.000 eukaldun torturatuak izan direla azpimarratu du. Oraindik lan asko egiteko dagoela gogoratu du, gertatutako guztia ez dadin historiaren bazterretan ahaztuta gelditu. Euskal gazteriaren kontra torturak urteetan izan duen bilakaera azaldu du era kronologiko batean, praktika desberdinen eboluzioa eta honek sortutako ondorioak azalduz.
Bukatzeko, Iker Moreno Gazte Antolakundeko militante ohiak hartu du hitza. Bere bizipen pertsonaletik kontatu du nola bizi izan zuen atxilotu aurreko uneak, jarraipenak eta lan militantea egiteko zeuzkaten zailtasunak. Jarraian, torturak jasan osteko prozesu pertsonala kontatu du, baita ariketa horretatik ateratako ondo pertsonal zein kolektiboak ere. Bukatzeko Eva Foresten Una extraña abentura liburua gomendatu du, irakurri eta hausnartzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!