Ariketa kolektibo batekin ospatu du Talka proiektu feministak lehenengo astea
Gabonetako testuinguruan, eta Talka proiektu feministak astebete egin duen egunean, argazki kolektiboa atera dute dozenaka emakumek*. Datozen egunetan auzolana eta ate irekiak egongo dira espazioan.
Astebete egin du Talka proiektu feministak eta, gutxinaka-gutxinaka, Gasteizko erdialdean errotzen doan proiektuak forma hartzen jarraitzen du. Lehenengo zazpi egun hauek ospatzeko, eta Gabonetako kontestuan, indar erakustaldia egin dute bertako emakumeek* eta espaziora hubrildu diren beste askok: argazki kolektiboa atera dute auzolan eguneko atseden tarte batean.
Modu honetan, eragile eta norbanakoen babes gehiago jasotzeko balio izan du argazkiak. Gainera, azken egunetan sare sozialak Talka-ren alde agertu dira, besteak beste, 40 bat eragile feministen babes mezuekin: Bilgune Feminista, Emakumeen Asanblada, feministAlde!, Negeak, Martxoaren 8ko koordinadora, Lumagorri HAT…
Bide batez, datozen egunetarako ekimenak aurkeztu ditu Talka-k. Abenduaren 24an, adibidez, 17:00etatik 19:00etara ardo beroa eta ate irekiak, eta gizonek ere espazioa ezagutzeko aukera izango dute. Hala ere, ez da ekimen bakarra izango:
- Igandea 23 | 19:00etan asanblada.
- Astelehena 24 | 17:00etatik 19:00etara ardo beroa eta ate irekiak, gizon zein emakumeentzako.
- Osteguna 27 | Auzolana 10:00etatik 22:00etara.
- Larunbata 29 | Auzolana 10:00etatik 22:00etara.
“Etxearen kontra, enpresa pribatu baten alde”
Emakumeek* jakin ahal izan dutenez, eraikinean sendotze estruktural lanak egin dira orain dela denbora gutxi. Hori gutxi balitz, eraikinaren zona guztiak seguruak direla berretsi du arkitekto tekniko batek: “Eraikinaren egoera teknikoa ona da eta, beraz, ez dago inolako segurtasun arazorik gu bertan egoteko. Ez dezatela erabili gure segurtasunagatik kezkatzen direlaren aitzakia gu bertatik botatzeko”.
Hala ere, Gorka Urtaranen Udalaren jarrera “irmoki” salatu dute emakumeek*. “Bagenekien euren babesik ez genuela izango, azken finean euren utzikeria eta interesen kontra baitoa gure proiektua eta gure izana. Baina benetan lotsagarria deritzogu hartu duten jarrera. Emakume* talde batek erabilera sozial baterako okupatu dugun etxearen kontra zuzenean joan dira eta enpresa pribatu baten alde egin dute (emakumeak* garela nahita ezkutatuz bozeramaileen batzordean udal gobernuak aurkeztu zuen testu proposamenean)”.
Gogoratu dutenez, eraikin hau urteetan zehar hutsik eta inolako erabilerarik eman gabe egon da enpresa honen eskuetan -gutxienez 13 urte-. “Ez dute ezer egin hori honela izan ez dadin. Eta orain erabilera bat emango zaiola, ateak ireki eta bizitza eman nahi diogula, orain molestatu egiten die.
-
‘Talka’ eraikinaren zona guztiak seguruak direla berretsi du arkitekto tekniko batek
-
Inauguran un nuevo espacio feminista okupado para “crear una brecha en el sistema”
-
Urtaran se queda solo a la hora de “rechazar” el proyecto feminista Talka
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!