Argia Eguna | Berriro ere txikitik eragiteko prest, oraingoan urriaren 7an Gasteizen
Argia.eus bidez
Urriaren 7an laugarrenez egingo dugu Argia Eguna, 2014an berreskuratu genuenetik. Gasteizera joko dugu oraingoan, herri mugimenduaren eta euskaltzaleen taupadaz bizi-bizi dagoen hirira. Alde Zaharra izango da epizentroa, baina Zaramaga aldera eginez hasiko dugu eguna: Martxoak 3 elkartearen eskutik, OroiTour memoriaren bisita gidatuaz gozatzeko aukera izango baita. Parte hartzaile kopurua mugatua da, hori bai; erne beraz.
Pixka bat geroago abiatuko da, GEU elkarteak gidatuta eta Alde Zaharrean, Gasteiz Euskaldunaren Ibilbidea, euskarak hirian duen garrantziaz jabetzeko. Eta aurreko kasuan bezala, komeni da aldez aurretik izena ematea, egitarauan zehazten dugun moduan.
Hortik aurrera, eta aurreko edizioetan bezala, hausnarketarako eta olgetarako tarteak izango ditugu: Argia zaleen topaketa, jolas hezitzaileak, hurbileko produktuekin egindako herri bazkaria, umorea, musika, nortasun agiri arrotzen jaurtiketa honezkero klasikoa… Den-dena, ohi dugunez, bertako hainbat eragilerekin batera elkarlanean ondua. Eskerrik asko haiei.
Hona hemen egitarau osoa:
URRIAK 7, GASTEIZKO ETXAURI PLAZAN (Gaztetxearen ondoan)
10:30 OroiTour, memoriaren ibilbidea, Martxoak 3 elkartearen eskutik. Etxauritik abiatuta Zaramagaraino
11:00 Gasteiz Euskaldunaren Ibilbidea, GEU Elkartearekin. Alde Zaharrean barrena
12:00 Jolas hezitzaileak
12:30 Argia zaleen topaketa
13:30 Gasteiz Kantuz
14:30 Bazkaria, produktu ekologiko eta hurbilekoekin. Prezioa: 15 euro (12 euro langabetu, langile prekario eta ikasleentzat).
16:30 Monologoa: Mirari Martiarena
17:30 Euskal Herriko IV. Nortasun Agiri Arrotz Jaurtiketa lehiaketa
19:00 Kontzertuak (Gaztetxean):
Txalainak (Hertzainak-en bertsioak)
Jon Basaguren
*Ibilaldi gidatuetarako eta bazkarirako izena emateko, deitu 943-37 15 45 telefono zenbakira edo idatzi komunitatea@argia.eus helbidera
(Eguraldi txarra egingo balu, Etxauritik oso gertu dagoen Landatxora eramango genuke jaia)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!