ARGAZKIAK | Gazteen aurkako kriminalizazioa salatu dute asteburuan Araban
Mobilizazioak izan dira asteburuan Araban, erakunde publikoek hartutako neurri eta erabakien aurka, "pandemiari aurre egiteko neurri errealak" exijitu dituzte.
Mobilizazio ugari izan dira asteburuan Araban, gobernu desberdinek hartutako neurri eta erabakiak salatzeko. Larunbatean, Ernai Gazte Antolakundeko kideek deituta, ehunka gazte mobilizatu ziren Gasteizko kaleetan zehar, «Zuena arduragabekeria, gure hautua bizitzak!» lelopean. Gazteak kriminalizatuak izateaz «nazkatuta» daudela aldarrikatu zuten eta erakundeek presentzia polizial itogarri batekin pandemiari aurre egin nahi izana salatu zuten. Horren aurrean zerbitzu publikoak indartzea exijitu zuten.
Gazte Koordinadora Sozialistako kideak, Andra Mari Zuriaren Plazan elkarretaratzea burutu zuten, EAJren egoitzaren aurrean. Langile antolakuntzaz «Burgesiaren zuzeneko diktadura» gelditzea aldarrikatu zuten eta eskubide politiko eta zibilak defendatzeko deia egin zuten.
Amurrion eta Laudion ere burutu dira gazteen aurkako kriminalizazioaren kontrako mobilizazioak asteburuan. Poliziaren presentzia nabarmen handitu dela salatu zuten Aiaraldeko mobilizazioetan eta «pandemiari aurre egiteko benetazko neurriak» exijitu zituzten.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!