ARGAZKIAK | Aldarrikapenen artean igaro da «La Vuelta» Arabatik
"La Vuelta" txirrindula lasterketa igaro da gaur Arabako herrietatik eta ugariak izan dira bide bazterretan ikusi ahal izan diren protestak.
Gasteiztik abiatu da gaur «La Vuelta» txirrindularitza lasterketa. Dozenaka lagunek lasterketa baliatu dute aldarrikapen desberdinak bide bazterretara zabaltzeko.
Gasteizen Palestinak bizi duen egoera ekarri dute gogora eta Israel Startup Nation 2020 taldearen parte hartzea arbuiatu dute.
Urduñako portuaren oinean Tubacexeko langileek protesta antolatu dute. Ehunka langile ekartu dira. Greba eguna zuten gaur Aiaraldeako hiru plantetan, zuzendaritzak soldatak murriztu eta kaleratzeak egiteko duen asmoaren aurka. Erabatekoa izan da grebaren jarraipena.
Ikurrinak Gesaltza Añanan
EHBilduko kideek ikurrinak eta pankartak atera dituzte bide bazterretara Euskal Herria «Nazio bat dela» aldarrikatzeko.
«La Vuelta-ko» langileak ikurrinak kentzen aritu dira Gesaltza Añanan, lasterketa igaro aurretik. Ahaleginak ahalegin, ezin izan dituzte ikurrina guztiak kendu eta Gaubeako helmugan ere ikusi ahal izan dira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!