ARGAZKI KRONIKA | Lan, pentsio eta bizi duinen alde gainezka egin dute Arabako kaleek goizean
Goizean goizetik jarraipen zabala izan du lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko Greba Orokorrak Araban. Piketeek lantoki eta ikastetxe askotako jarduna eten dute. Gasteizen bizi izan dira tentsio une handienak, bereziki pikete feministan eta El Corte Ingles aurrean. Jende uholde batez osatutako manifestazioak eman dio amaiera goizeko egitarauari.
Jarraipen zabala izan du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak gaurko deitutako Greba Orokorrak. Milaka pertsona atera dira kalera Araban zehar lan, pentsio eta bizitza duinen defentsan. Hala bedik pikete eta mobilizazioen orduz orduko jarraipena egiten ari da.
Goizean goizetik piketeak antolatu dira Aiaraldeako, Lautadako eta Gasteizko industriaguneetan eta enpresa askotako jarduna geratzea lortu dute. Araban enpresa handi askok egin dute bat greba deialdiarekin, tartean, Tubos Reunidos, Laminaciones Arregui, Fornieri, Sidenor Legutio, Inauxa eta Arcelor Agurain. Gasteizeko kaleetan errepide mozketa ugari egin dira biribilgune nagusietan eta hainbat grebalarik «barraskilo operazioa» burutu dute hiriko trafikoan nabarmen eraginez. Presentzia poliziala nabaria izan da goizaldeko mobilizazioetan, identifikatu ugari egon dira, Aguraineko industriagunea blokeatzen zuten piketeetan kasu.
Ikastetxeetan ere eragina izan du Greba Orokorrak. Hainbat gazte pikete eta zutabek Gasteizko ikastetxeetatik igaro dira eta Unibertsitatean ikasle talde handi batek fakultate desberdinak blokeatu ditu. Amurrion ere kontenedore batekin blokeatu dute gazteek Zaraobe Institutuko sarrera.
Tentsio une nagusiak Gasteizen bizi izan dira, hiriguneko piketeen aurka polizia oldartu ostean. El Corte Inglés eta pikete feministak jaso dute poliziaren bortizkeria hori. El Corte Inglés aurrean sei identifikatu egon dira Udaltzaingoaren partetik, tartean Hala Bediko kazetari bat. Pikete Feministaren aurka Ertzaintzak neurrigabeko bortizkeriaz erantzun du piketeak karroekin carrefour saltokia blokeatu behar zuen unean. Lau identifikatu eta hainbat zauritu egon dira.
Arabako gainerako eskualdeetan ere grebarekin bat egin dute hainbat ekimenetan. Mendialdean kotxe karabana batek zeharkatu du eskualdea eta Aramaion kalejira batek grebaren aldarriak herriko kaleetatik zabaldu ditu.
Jende uholde bat bildu duen manifestazio batek eman dio amaiera greba eguneko goizari. Aurretik hainbat zutabe egon dira, manifestazioarekin Bilbo plazan bat egin dutenak: Gazte Blokea eta Mugimendu Feministaren Blokea esaterako. Tentsio uneak bizi izan dira El corte Inglés parean Ertzaintzaren eta manifestarien artean. Antolakuntzaren zenbaketaren arabera 20.000 eta 25.000 pertsonek hartu dute parte manifestazioan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!