[ARGAZKI GALERIA] Zistemaren aurrean matxinada eta harrotasuna
Gasteizko E28 koordinadorak deituta, mobilizazioa egin dute gaur Gasteizen «ZIStemaren aurrean matxinatu gaitezen. Ante vuestras violencias, nuestro orgullo» lelopean. Andra Mari Zuriaren plazan batu dira dozenaka lagun, arratsaldeko 19:00etan.
«Harrotasuna borroka da», berretsiz hasi dute hitzartzea antolatzaileek: «Zapaltzen gaituen zistemaren aurrean antolakuntza, borroka eta matxinada; Stonewallen egin bezala zisheteronormak sortzen dituen bortizkeriaren aurrean erantzun kolektiboa«.
Mugimendu eta diskurtso errakzionarioen gorakadaren aurrean, «transmaribolloak klase langilea eta prekarioak» direla gogorarazi dute, are zaurgarriagoak, gainera, «bazterrekoak» izateagatik. Horregatik, «zuri burgesentzat sortutako “Pride”-a», esplotazioa eta «ortzadarraz kamuflatu nahi den kapitalismoa» borrokatzeko dei egin dute.
Gogorarazi dute, gainera, zisheterosexismoa ezin da ulertu beste zapalkuntza sistemak gabe. Zentzu horretan, gogor egin dute sistema kolonial eta arrazistaren aurka. Harrera eta erregulazioa exijitu dute «beren sexu-genero disidentzia medio edota ipar-globaleko estatu eta elite kapitalisten nekropolitikek eragindako» desplazatu eta errefuxiatuentzako.
Transfobiaren gorakada ere izan dute hizpide, eta trans disidentzia aldarrikatu dute: «Zistema transgreditzen jarraituko dugu, trans autodeterminazioan sakontzen eta erasoen aurrean antolatzen eta erantzuten».
Antolatzen eta borrokatzen jarraituko dutela aldarrikatu dute: «Urteetan zehar, zentzu guztietan, ertzetan izan garen horiek erdigunera gatoz, plazak eta kaleak hartzera gatoz, ertzak aldarrikatzera. Gure herriak, gure eskualdeak eta gure herrialdea , gure jendartea, gure egitera gatoz».
Hala, Araban 3 talde berri sortu izana ospatu dute: Aiaraldean, Mendialdean eta Gorbeialdean, hain zuzen ere.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!