ARGAZKI GALERIA | Sindikatuek aldarrikatu dute azpikontratetako garraio sanitarioko langileei txertoa eman behar zaiela
ELA, LAB, ESK, UGT, CCOO, USO eta CNT sindikatuek salatu dute kolektiboa babesik gabe dagoela, azpikontratatzeko politikaren ondorioz.
Azpikontratatutako anbulantzietako langileek ere COVID-19aren aurkako txertoa hartu nahi dute. Hori eskatuz, elkarretaratzea egin dute goizean, Lakuako jaurlaritzaren atarian, ELA, LAB, UGT, CCOO, USO eta CNT sindikatuek deituta.
Osasun-garraioari txertoen arloan «Jaurlaritzak tratu iraingarria eta umiliagarria ematen diola» salatu eta Osasun Sailari errespetua eta berdintasunezko tratua eskatu diote, haien hitzetan «borrokaren lehen lerroan egon arren, administrazioak tratu txarra» ematen baitio. Anbulantziek, COVID-19a dela eta, egunero pertsona asko eraman eta ekartzen dutela nabarmendu dute, «sarri baldintza eskasetan eta kutsatzeko arrisku handiz».
Beraz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako anbulantzietako 1.500 langile azpikontratatu inguru, guztirako kopuruaren %99a, daude oraindik txertoa noiz jasoko jakin gabe. Hori horrela, sektoreko sindikatuek galdegin dute teknikari sanitarioei txertoa lehenbailehen eman diezaiela, eta ohartarazi dute ez dutela administrazioaren jokabide hori onartuko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!