[ARGAZKI GALERIA] Sindikatuak kalera atera dira Gasteizen, Sarek deituta, presoen etxeratzearen alde
Sarerekin batera ELA, LAB, ESK, Steilas eta Hiru sindikatuetako ordezkari eta kideak mobilizatu egin dira Gasteizen, ostegun goizean. ‘Langileok bidean gara presoak etxeratzeko’ lemapean izan da elkarretaratzea, Andra Mari Zuriaren plazan.
Salbuespenezko espetxe politiken kontra egiteko atera dira kalera, batetik; eta bestetik, urtarrilaren 7ko mobilizazioari bultzada emateko.
Aurtengo urtarrileko mobilizazioan, eta aurrerantzean, Sarek espetxe-politika arrunta aplikatzearen alde egingo ditu ahaleginak, behin betikoz orain arte aplikatu izan den salbuespen egoera eta eskubide urraketa amaitu dadin.
«Frantzian ala Espainian presio-taldeak ditugu parean, konfrontazioa eta sufrimendua betikotzeko interes handia dutenak ditugu parean. Horietako bat da Auzitegi Nazionala, izan ere, Ministerio fiskalaren bidez, etengabe blokeatzen baitu preso horien etxeratzeko bideari hasiera ematea. Urte luzeko zigorren ondorioz, zenbaitetan, 30 urtetik gorakoak, beteta batzuen kasua», gogorarazi dute.
Urtarrilaren 7an, goizean, beste urte batzuetan egin bezala, ekitaldia egingo dute Euskalduna Jauregian. Hainbat alderdi politiko, sindikal eta gizarte-erakunde izango dira bertan, baita interesa duten norbanakoak ere, «benetako bizikidetza baten aldeko bidean nola aurrera egin elkarrekin hausnartzeko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!