ARGAZKI GALERIA | Salbuespenezko espetxe politikaren aurka jende uholde batek bete zituen Arabako plazak
Euriak Euskal Herriko 650 tontorretara Euskal presoen etxeratzearen aldeko aldarria igotzeko erronka zapuztu bazuen ere, elkartasun uholde bilakatu ziren Arabako plazak. Sarek maiatzaren 8ra atzeratu du ekimena.
Larunbatean behar zuen baina maiatzaren 8ra atzeratu du Sarek Euskal herriko 650 menditara igotzeko ekimena. Izan Bidea dinamikaren baitan «inoiz egin den mendi igoera bateraturik handiena» burutu behar zen salbuespenezko espetxe politikaren aurka.
Eguraldiak, ordea, ez zuen mendira igotzeko aukerarik eskaini baina Euskal Presoen aldeko elkartasun uholde batek hartu zituen Euskal herriko ehunka herritako plazak. Araban ere oihartzun zabala izan zuten herriz herri elkartasun argazkiak ateratzeko jarritako zitak.
Bidea egiten jarraitzeko konpromisoa
Hilabetez Euskal herriko herri eta auzoetan egindako lana goraipatu zuen Sarek eta salbuespenezko espetxe politikaren aurka urratsak ematen jarraitzeko beharra azpimarratu zuen: «Tontorra zein den badakigu; etxeratzea, elkarbizitza, bakea. Segi dezagun, beraz, bidea egiten, bidea izan gaitezen».
Argazki Galeria
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!