ARGAZKI GALERIA | Saharako Herriaren alde, ehunka lagun atera dira kalera Araban
Sahararen autodeterminazio erreferenduma aldarrikatu dute ehunka lagunek asteburuan Arabako herri eta eskualdeetan. Marokoko Erresumak, azaroaren 13an hautsi zuen 1991eko Bake Akordioa, Guerguerateko mugan protestan ari ziren ekintzaile sahararren aurka militarrak bidali ostean. Geroztik, gerra egoera ezarri du Fronte Polisarioak
Sahara Euskadi Mugimenduak eta Fronte Polisarioaren Euskal Herriko Ordezkaritzak deitua mobilizazioak burutu ziren larunbatean Arabako herri eta eskauldeetan. Gasteizen ehunka lagun elkartu ziren Andra Mari Zuriaren Plazan eta Agurainen manifestazio jendetsu batek zeharkatu zituen herriko kaleak. Aiaraldean ere izan ziren elkarretaratzeak.
Azaroaren 13an Marokoko Erresumak 1991eko Bake Akordioa hautsi egin zuen Guerguerateko mugan protestan ari ziren ekintzaile sahararren aurka militarrak bidali ostean. Geroztik, gerra egoera ezarri du Fronte Polisarioak.
Asteburuko mobilizazioetan gogor gatzetsi zuten Marokok Sahara Errepublika Demokratikoko lurralde okupatuetako herritarren eta ekintzaileen aurka areagotutako errepresio olatua; baita, «blokeo informatiboan eta gatazka armatuaren ukazioan oinarritutako Marokoren komunikazio-estrategia» ere. Nazioarteko komunitateak saharar herriarekiko erakutsitako «utzikeria» ere gogor salatu zuten. Mendebaldeko Saharan berpiztutako gatazkari aterabide bakarra dagoela aldarrikatu zuten: autodeterminazio erreferenduma gauzatzea.
Gasteiz
Agurain
Aiaraldea
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!