ARGAZKI GALERIA | Pentsio publiko duinen aldeko aldarriak Gasteizko kaleak hartu ditu
Hego Euskal Herriko beste hiriburuetan bezala, Gasteizen ere entzun dira pentsiodunen aldarriak.
Gaur arratsaldean Gasteizen manifestazioa egin du pentsioniodunen mugimenduak, Eskubide Sozialen karta eta gehiengo sindikalaren babesarekin. Ehundaka pertsonak bat egin dute Artiumetik abiatu den mobilizazioan, pentsioen murrizketei eta pribatizazioari ezetz esateko. Hiru urte daramatza borrokan euskal herriko pentsiodunen mugimenduak, eta azken mobilizazio hau momentu erabakigarri batean dator, atzo bertan adierazi baitzuen Espainiako Gizarte Segurantzako ministroak, Jose Luis Escrivak, datozen egunetan eman dezaketela akordioaren berri.
Pentsiodunek aldarrikatu dute 2011 eta 2013ko pentsio-erreformetan eta 2010 eta 2012ko lan erreformetan egindako murrizketak bertan behera uztea, eta jadanik iragarrita dauden murrizketa berriei uko egiteko eskatu dute. Pribatizazioari ateak ixteko pentsio sistema publikoa indartzeko beharra aldarrikatu dute. Bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko pentsioa 1.080 eurotan ezartzeko eta 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzeko eskaera ere helarazi diote gobernuari.
Pentsioetan dagoen genero arrakalari aurre egiteko neurri eraginkorrak eskatu dituzte, eta era berean gogorarazi dute pentsio publiko duinen aldeko borroka ez dela soilik gaur egun erretiratuta dauden pertsonen kontua, etorkizuneko eskubideak jokoan daudelako pribatizazio proposamenek eta murrizketek aurrera jarraitzen badute.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak eta sindikatu ugarik, ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde, Hiru, CGT eta CNTk babesa adierazi zieten gaurko mobilizazioei. Gizarteko beste hainbat eragilek ere dei egin zuten pentsiodunen mugimenduarekin batera mobilizatzeko, tartean Ernai eta Gazte Koordinadora Sozialista antolakundeak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!