[ARGAZKI GALERIA] Ostatua berma dadila eskatu dute Alde Zaharreko bizilagun batentzako, ebakuntza egin ondoren «kalean gelditu ez dadin»
Kale egoeran bizi den Auzoan Biziko kide bati ebakuntza egin zioten orain hamar egun, urgentziaz. Otsailaren 14an eman zioten alta eta sei asteko atseden osoa agindu zion medikuak.
Horregatik, elkarretaratzea egin dute bizilagunek Auzoan Bizi sareak deituta, «Kalean ez dago osatzerik, vuestras políticas nos condenan» lelopean. Gasteizko gizarte larrialdietarako zerbitzuaren egoitza parean egin dute protesta.
Auzoan Bizik azaldu duenez, ospitaleko gizarte-zerbitzuek «ez zioten inongo bermerik eman kalean gera ez zedin». Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzura jo behar izan zuen gizonak Auzoan Bizik lagunduta eta, horiek, astebeterako ostatua eskaini zioten.
Hala ere, beste bost astez agindu diote gizonari atsedena eta, beraz, berriro jo beharko dute gizarte zerbitzuetara. Horregatik egin dute elkarretaratzea, etxebizitza sareak azaldu duenez.
Neguko ostatu dispositiboa itxita, beste urte batez
Dispositibo hori ez zabaltzea arbuiatu dute, «negu gorrian kalean bizitzera behartzen dituelako pertsonak», Auzoan Biziko hainbat kide tarteko.
Erroldarik ez kalean bizi direnek
Salatu dutenez, «kale egoeran bizi direnei errolda ukatzen die Gasteizko Udalak, oinarrizko eskubide eta baliabideak eskuratzeko aukera ukatuz horrela».
Horregatik, udalari exijitu diote «beharrezko baliabideak martxan jartzeko» eta «inongo baldintzarik gabe» pertsona guztiak erroldatzeko.
Udal zerbitzuen saturazioa
Gizarte Zerbitzuen eta, zehazki, Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzuaren «saturazioa» ere salatu du Auzoan Bizik: «Aurrekontuen murrizketek eta oinarrizko zerbitzuen pribatizazioak erantzule politikoak dituzte. Gogora dezagun politika hauen ondorio direla neguan tragedia gisa aurkezten dizkiguten kale egoeran dauden pertsonen heriotzak, duela gutxi Bilbon gertatu den moduan».
«Sistema kapitalista eta haren funtzioei mesede egiten dieten politika instituzionalak izango dira berriz ere errudun, kale egoeran ez dagoelako bizitzerik. Gizarte Zerbitzuak inoiz ez dira irtenbide izango, baina egunerokotasunean horiei presio egitea dagokigu, haien funtzioa bete dezaten», gaineratu dute.
Dei egin dute «guztiontzako oinarrizko behar material eta komunitarioak lortzera bidean herri egituretan eta elkar zaintza sareetan antolatzera».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!