[ARGAZKI GALERIA] Milaka lagun elkartu dira Gasteizen, elikagai eta energia megaproiektuei «ezetz» esateko
Jendetza batu zen atzo, urriak 23, Araba Bizirik! plataformak deitutako manifestaziora. Makroproiektu industrialen aurka, Arabako landa eremua eta ingurune naturalaren defentsa aldarrikatu zuten.
Manifestazio jendetsua egin zuten atzo, larunbata, Gasteizen, Araba Bizirik! plataformak deituta. Antolatzaileen arabera, 5000 lagun inguru batu ziren deialdira.
Arabako lurra arriskuan dagoela salatu zuten, Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundia, energia eta elikagai enpresen eskutik, egiten ari diren politiken ondorioz.
Zehazki, lau dira Arabako landa eta natura eremua mehatxatzen dituzten makroproiektu industrialak: mendietan zentral eolikoak eraikitzeko proiektuak, megaparke fotovoltaikoak balio agrologiko handiko eremuetan, Eusko Jaurlaritzak elikagai-sistema jasangarriei buruz sinatutako irizpenak urratzen dituzten nekazaritza-ekoizpena areagotzeko industrializazio proiektuak, eta egungo trenbide-sarea bikoizteko proiektua abiadura handiko trenaren erabilera esklusiborako.
Atzoko manifestazioan,egoera horren aurrean, mendiak eta lur komunalak industrializatu eta pribatizatu dituzten enpresa eta administrazio publikoen jarduna salatu zuten eta Ramiro González, Arantxa Tapia, Josean Galera eta Iñigo Urkulluren ardura seinalatu.
«Herriak lurraldea babesteko egin dien aginduari erantzutea» exijitzen diete agintariei eta «lurraldearen bizitzaren alde, bertan bizi diren pertsonen bizitzaren alde, komunala eta herriarenak diren mendien alde eta hurrengo belaunaldia elikatzen jarraituko duten soroen bizitzaren aldeko» apustuan berretsi dira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!