[ARGAZKI GALERIA] Lehen Mailako Arretako murrizketen aurka mobilizatu dira Araban
Lehen Mailako Arretako langileek protestak egin dituzte Osasun Zentroen sarreretan, lan-karga "onartezina" eta Osasun Sailak ezarri dituen neurri berriak salatzeko.
Arabako Lehen Arrerako Osasun Zentroetako langileek, Lehen Mailako Arretako Batzordeko Sindikatuek deituta, protestak egin dituzte Osasun Zentroetako sarreretan. Zentroen egoera «penagarria» eta jasaten ari diren «tratu txarrak» salatu dituzte. Izan ere, Batzordeak azaldu du «onartezina» dela Osasun Zentroak pairatzen ari diren lan-karga, eta ez daudela ados Osasun Sailak ezarri dituen neurri berriekin.
Lan-karga «onartezina»
Joan den azaroaren 25ean, prentsaurreko batean, Lehen Mailako Arretako Batzordeak Osakidetzako langileei ematen zaien «tratu txarra» salatu zuen, Osasun Zentroetako langileena bereziki. Egoerak, azaldu dutenez, okerrera egin du: «Gaur egun, osasun-larrialdi berri honekin eta gora egiten ari den inzidentziarekin, Lehen Mailako Arretako langileek bere lanarekin jarraitzen dute aurretik zegoen langile kopuru doitu berberarekin, batzuetan, gutxiago. Salatzen ari garen bezala, osasun zentroetan aurretik egin ohi ziren lan-kargei, pandemiak eragindako karga berriak gehitu behar zaizkie, eta eragin handiko uneetan, gaur egungoa bezala, osasun-profesionalen agendak eta administrazio arloak gainkargatzen dira».
Osasun Sailak ezarritako neurri berrien aurka
Covid-19ak eragindako pandemiaren «seigarren olatua» dela eta, hainbat neurri ezarri ditu Osasun Sailak. Besteak beste, “premia berezirik ez duten” Lehen Mailako Arretako kontsultak atzeratuko dituztela jakinarazi du Gotzone Sagarduy Osasun Sailburuak.
Lehen Arretako langileek azaldu dute neurri horrek gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen jarraipenari eragiten diola eta areagotu egingo dituela herritarren arteko osasun-desberdintasunak. Itxarote-zerrendak ere nabarmen handituko dira.
«Konponbidea ez da osasun zentroetan asistentziari murrizketak ezartzea, baizik eta giza-baliabideak eta azpiegiturak areagotzea Covidaren seigarren olatu honek dakarren jarduera osasun zentroetatik kanpo egin dadin, eta zentroek duela hilabete batzuetatik hona egin ezin duten osasuna sustatzeko eta gaixotasuna prebenitzeko jarduerak garatu ahal izan dezaten», argitu du Lehen Arretako Batzordeak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!