ARGAZKI GALERIA | Lan heriotzak salatzeko ekimen ikusgarria egin du Ernaik Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan
2020 hasi zenetik gutxienez 52 langile hil dira Euskal Herrian prekarietatearen eskuetan, hori salatzeko ekimena egin du Ernai gazte antolakundeak gaur eguerdian Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Bilbon. Lan heriotzek suposatzen duten odolustearen aurrean egoera "desnormalizatzeko" deia egin dute Ernaiko kideek.
52 dira gutxienez urtea hasi zenetik Euskal Herrian prekarietatearen ondorioz gertatutako lan heriotzak. Zifra lazgarri horri, gainera, Joaquin Beltranen kasua gehitu behar zaio; otsailaren 7tik darama Zaldibarreko zabortegiko hondarren artean desagertuta.
Ernai gazte antolakundeak ekimena burutu du gaur eguerdian Gasteizko Andra Mari Zuriaren Plazan, etenik ez duen lan heriotzen odolustea salatzeko. 52 lagunek, lanean aurten hildako langileak irudikatu dituzte euren buruak manta termikoekin estaliaz. Donostian, Iruñean eta Bilbon ere antzeko ekimenak burutu ditu gazte antolakundeak.
Ernaiko kideek oso larritzat jo dute egoera: «Iazko langile erailen kopurua gainditu da, urtea amaitzeko hiruhileko oso bat geratzen den arren eta azken hilabeteetan enplegu askotan egondako geldialdia kontuan izanda».
«Klase kapitalistaren eta merkatuen etengabeko irabazi nahiak» langileen lan eta bizi baldintzak zeharo kaxkartu dituela adierazi dute: «Ekoizpen eredu kapitalistak langileok gure lan indarra saltzera behartzen gaitu eta menpekotasun hau larrutik ordaintzen dugu». Gazteria «esplotazio eta prekarizazio modu berrien» biktima zuzena dela adierazi dute; soldata baxuak, aldi baterakotasuna, azpi-kontratazioa edota praktika kontratuak jarriz horren adibidetzat.
Patronala eta erakunde publikoak jo dituzte lan heriotzen erantzule, lan-heriotzak kasualitate izatetik urrun lan baldintzen kaxkartzearen ondorio zuzena direla azaldu dute.
Egoera «desonrmalizatzeko» deia egin du Ernaik: «Kapitalismo patriarkalak ebazten duen lanaren antolaketa soziala eta honen parte-hartze eredu sozial eta politikoa iraultzea ezinbestekotzat jotzen dugu».
Argazki galeria
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!