ARGAZKI GALERIA | Euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko urratsek ehunka lagun elkartu dituzte Gasteizen
Mobilizazio asteburua antolatu du Sarek azaroaren 20, 21 eta 22an. Arabako herri eta eskualde ugaritan burutu dira Euskal Presoen etxeratzearen aldeko ekimenak. Gasteizen milaka lagunek parte hartu zuten hiriko kaleak zeharkatu zituen mobilizazioan, "Euskal preso eta iheslarien etxerako bidean urrtas berriak emanez".
Ehundaka mobilizazio burutu ditu Sarek asteburuan zhera Hego Euskal Herriko herri eta auzoetan. Euskal Presoen egoerari aterabide emateko eta aktibazio sozialerako tresna den «Izan Bidea» dinamikari bultzada berria eman nahi izan diote horrela.
Araban eskualde ugaritan antolatu dira Euskal Presoen etxeratzearen aldeko ekimenak eta hurrengo egunetan gehiago ere burutuko dira.
Gasteizek hartu zuen, atzo, azaroak 21, asteburuko mobilizaziorik handiena. Ehunka lagun batu ziren Iparralde Gizarte Etxetik abiatu zen manifestazioan. Aurretik, bizikleta martxa batek, Euskal Preso Politikoen aldeko aldarriz jantzita Gasteizko eraztun berdea inguratu zuen.
Covid-19aren ondorioz espetxeetako egoerak okerrera jo duela azaldu zuten Sareko ordezkariek manifestazioaren amaieran egindako ekitaldian, eta egoera horrek «bai preso direnei bai senideei» eragiten diela.
Urgentziazko eta beharrezko pausoak ematea exijitu zuten: Larriki gaixo diren presoen kaleratzea, urrunketa politikari amaiera ematea. gradu-progresioa aplikatzea, zigorrak batzea eta bakartuak diren emakume presoak elkartzea. «Finean, salbuespen legedia bertan behera laga eta lege arrunta ezartzea» gaineratu zuten Sareko bozeramaileek.
Urtarrilaren 9ko mobilizaziora batzeko deia ere egin zuten. Aurten, pandemia egoera dela eta, Bilbon ez ezik herriz herri antolatuko ditu mobilizazioak Sarek. Aurtengoa ere «urteroko mobilizazio garrantzitzu eta jendetsua» izango dela iragarri zuten.
Argazkiak
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!