[ARGAZKI-GALERIA] Emergentziak-Osakidetzako langileek protesta egin dute Gasteizen: «Larrialdi-zerbitzuetan mediku falta egiturazkoa arazo bihurtu du Osakidetzak»
Borroka astea deitu dute langileek EAEn. Gaur Gasteizen egin dute protesta, Larrialdietako Zuzendaritzaren "kudeaketa negargarria eta planifikazio falta" salatzeko.
Emergentziak-Osakidetzako langileen egoera «kaxkarra» dela salatu dute urteetan sindikatuek. Azken hilabeteetako egoera, baina, are jasangaitzagoa da, azaldu dutenez. Zuzendaritza taldearen kudeaketari egozten diote egoera. «Zuzendaria aldatu den arren, langileen lan baldintzak okertzen ari dira, txanda asko bete gabe gelditzen dira, herritarrei arreta emateko orduan horrek ekar dezakeen arriskuarekin», gogorarazi dute. Zehazki, azaldu dutenez, ZIU mugikorrak (bizi-euskarri aurreratuak) medikurik gabe uzten ari dira.
«Ezinegon eta jasanezintasun egoera» honen aurrean, Emergentziak Osakidetzako Zuzendaritzak benetako negoziaziorako borondaterik ez duela salatzeko, langileentzako eta zerbitzuarentzako baldintza duinak lortu arte, protestak deitu ditu ELA, CCOO, LAB, SATSE, ESK, SME eta UGT sindikatuek osatzen duten Enpresa Batzordeak.
Anbulantzia medikalizatuak medikurik gabe
Datorren asteburuan, urtarrilak 20 eta 21, Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe egon dira egunean zehar. Astelehenean, berriz, Langraiz Okakoak. Astezkenean, berriz ere, Gernikako eta Laudioko anbulantzia medikalizatuak medikurik gabe, eta gauean Langraizekoak. Erabaki horrek herritarren osasuna arrisku larrian jartzen duela azpimarratu dute sindikatuek, ezin baitira larrialdiak behar diren bezala artatu. «Badirudi ez dituztela aintzat hartu Laudioko Etengabeko Arreta Gunean berriki gertatu den ezbeharra», ohartarazi dute.
Osakidetzaren hipokresia salatu dute langileen ordezkariek, «behin eta berriz» ukatzen duelako larrialdi-zerbitzuetan mediku falta dagoela, eta egiturazko arazo bihurtu duelako. «Urteak daramatzagu Osakidetzaren desegite- eta pribatizazio-politikak salatzen, osasun publikoa desegiteko eta sektore pribatuari saltzeko. Argi daukagu, ez sailburuak, ezta Larrialdietako Zuzendaritzak ere ez direla gai plangintza eta kudeaketa-plan bat izateko, profesionalei dagozkien lanpostuak betetzeko, aparteko orduak ordaintzen ez badira. Zuzendaritza honek ez du zerbitzua hobetzeko borondaterik», salatu dute.
Sindikatuetatik irtenbidea bilatzeko eskatu dute beste behin ere, «lan-eskubideak errespetatzea eta sindikatuekin lehenbailehen negoziatzea, Osasun Publikoa desegitea saihestuko duen konponbide batera iristeko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!