[ARGAZKI GALERIA] Donibane Lohitzuneko hilketa matxista salatu dute Gasteizen
Mobilizazioak egin ditu Mugimendu Feministak Euskal Herrian aurten jazotako lehen hilketa matxista salatzeko.
«Maiatzaren 3an, Donibane Lohitzunetik iritsi zitzaigun berri lazgarria; hotel batean 34 urteko emakumea indarkeria zantzuekin hilda agertu zen», kontatu dute antolatzaileek plazan bildutakoen aurrean. Horren aurrean, babesa eta elkartasuna helarazi diete hildakoaren «senide, lagun eta gertukoei», eta nabarmendu dute epaileek ezin dituztela «babesgabe» utzi horrelako indarkeria kasuak pairatzen dituzten emakumeak. «Kasu hau bezalakoekin, argi geratzen da egungo justizia ereduak ez duela funtzionatzen».
Horrez gain, nabarmendu dute indarkeria matxistak «hamaika aurpegi» dituela eta «sistema heteropatriarkal, kapitalista, arrazistak eta kolonialak egituraz sostengatzen duela». Horren aurrean, aldarrikatu dute indarkeria mota hori «lehen mailako arazo politikotzat» hartu behar dela, eta «autodefentsa feministarako deia» ere luzatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!