[ARGAZKI GALERIA] Diskriminaziorik gabeko harrera eskatu dute Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean
Andra Mari Zuriaren plazan bildu dira dozenaka pertsona, errefuxiatuen eskubideen alde. Migratzaileak salbu heltzeko bermeak eskatu dituzte.
Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da ekainaren 20a, eta Gasteizen, Bilbon eta Donostian elkarretaratzeak egin dituzte gaur errefuxiatuen egoera salatu eta harrera duina eskatzeko. Dozenaka pertsona bildu dira arratsaldeko 19:00etan Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan. Bertan gogora ekarri dituzte duela urtebete Melillan hildako hamarnaka pertsonak, eta jasandako polizia indarkeria salatu dute. Adierazi dute mugen externalizazioa eta militarizazioaren ondorioz asko zailtzen zaiela egoera beren herrialdeetatik ihes egin behar izan duten pertsonei. Migrazio mugimenduak kriminalizatzea ere kritikatu dute.
Zehar Errefuxiatuekin elkarteak txosten bat aurkeztu du Errefuxiatuen Egunean, EAEn bizi diren errefuxiatuek jasaten duten diskriminazioa erakusteko. Poliziak indarkeriaz tratatzen dituela salatu dute. Azaldu dute poliziaren partetik jasan behar izaten dituztela etxe kaleratzeak, atxiloketa «selektiboak», agintearen gehiegikeriak eta auzi administratiboetarako oztopoak. Bestalde, etxebizitza lortzeko orduan higiezin enpresa zein jabe partikularrek jarritako zailtasunak kritikatu dituzte, alokairura sarbidea oztopatuz edo gutxieneko baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitzak eskainiz. Bankuen aldetik bereizketa jasaten dutela ere salatzen dute txostenean, kontuak zabaltzeko arazo asko izaten dituztela eta horrek asko zailtzen diela ordainketak egin edo diru-laguntzak jasotzea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!