[ARGAZKI GALERIA] Azken hilketa matxista salatzeko mobilizazioa egin da Gasteizen
Atzo, asteartea, emakume bat aurkitu zuten hilik bere etxean, goizean goiz. Senarrak hil zuen emakumea labankadaz eta bere buruaz beste egin zuen ondoren. Hilketa matxista salatzeko mobilizazioa jendetsua egin da gaur, mugimendu feministak deituta.
Azken hiketa matxista salatzeko elkarretaratze jendetsua egin da gaur, asteazkena, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta.
Atzo, urriak 12, emakume bat aurkitu zuten hilik bere etxean, goizean goiz. Senarrak hil zuen emakumea labankadaz eta bere buruaz beste egin zuen ondoren. Bikotea banatzeko prozesuan ari zen. Antza denez, eztabaida piztu zen haien artean, eta hil egin zuen gizonak emakumea.
Erailketa matxistaren berriak «amorruz» eta «nazkatuta» utzi dituela azaldu dute mugimendu feministako kideek. Indarkeria matxista errotik sostengatzen duten genero sistema eta botere harremanak deuseztatzea presazkoa dela ohartarazi dute, eta horretarako ekintzetara jo beharra dagoela.
Horrekin batera, «eragile sozial, ekonomiko, instituzional, politiko zein kultural guztiei indarkeria matxistaren aurka tinko borrokatzeko deia» luzatu diete, eta autodefentsa feminista aldarrikatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!