[ARGAZKI GALERIA] «Aukera historikoa galdu dute»: Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aurka bozkatu du Eusko Legebiltzarrak
Gaur, maiatzak 5, Eusko Legebiltzarrean bozkatu da Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko lege proposamena: aldeko 26 boto, 47 kontra. Beraz, ez du aurrera egingo ekimenak eta ez da legea tramitera igaroko, momentuz behintzat. Aldeko botoa eman dute EH Bildu eta Podemos alderdietako legebiltzarkideek eta kontrakoa, aldiz, EAJ, PSE, PP eta VOX-ekoek.
Eusko Legebiltzarrak «herritar guztiek bizitza duina izateko behar dituzten baliabideak izateko aukera historikoa galdu duela» baieztatu dute ekimenaren bultzatzaileek, Gasteizko erdigunean jarri duten karpan egindako balorazioan. Kezka adierazi dute, gainera, parlamentu batek 22.075 pertsonaren sostengua duen ekimen bati «argudio gabe» uko egin izanagatik, eta zalantzan jarri dute jokabide hori demokratikoa ote den.
Hala ere, positiboki baloratu dute egindako bidea eta helburua gertuago dutela baieztatu dute: «orain askoz gehiago dira ekimena babesten duten pertsonak».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!