ARGAZKI GALERIA | Aldaiaberri Guraso Elkarteak kaleak hartu ditu Aldaialde eskolaren eraikitzea aldarrikatzeko
Hezkuntzako sailburuari eskola-proiektuaren egoerari buruzko informazioa eskatzeko eta eskola eraikitzeko konponbideak exijitzeko Aldaialdeko guraso elkarteak manifestazioa burutu du.
Aldaialde ikastetxea eraikitzeko informazioa eta konponbideak lortzen saiatzeko Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuarekin harremanetan jartzen saiatu dira gurasoak eta Aldaiaberri Guraso Elkarteak salatu duenez asteak daramatzate Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren erantzunaren zain.
Informazioa eskatzeko erantzunik izan ez duen eskutitz hau bidali zioten Jokin Bildarratzi:
«Aldaialdeko familiek gure seme-alaben ikastetxearen eraikuntza lanak luzaro gabe
hastea behar dugu. Bosgarren ikasturtea da barrakoietan, bost urte itxaroten, amaigabeak
egiten ari zaizkigunak; parte-hartzea duten erakundeek, Eusko Jaurlaritza kasu honetan, ez
dituztelako epeak eta hartutako konpromisoak betetzen.
Orain dela urtebete, Eusko Jaurlaritzak dena prest zuen inongo arazo legalik eskolaren
eraikitzea galarazi ez zezan. Familiok lizitazio deialdia aurki argitaratzea espero genuen; gure
sorpresa eta etsipena sekulakoa izan zen, urtarrilean prozesua egoera juridiko korapilatsu
batean zegoela ezagutu genuenean, eta Hezkuntza Sailak epe laburrean irtenbiderik ez zuela
ikusten iragarri zuenean.Ez zaigu bidezkoa iruditzen, ezta duina edo ulergarria, adierazpen hauen ostean
Aldaialde ikastetxearen eraikuntza lanen inguruko isiltasuna. Deklarazio horiek, gure
itxaropenak suntsitu dituzte, ez bakarrik mezuaren zamagatik, baizik eta garai erabakigarri
batean egin zirelako, matrikula garaian hain zuzen ere. Hitz horiek, eta gerora jaso dugun
isiltasunak, ziurgabetasun eta konfiantza falta sortu dute Aldaialdeko familiengan. Nola nahi duzue sinestea zuen aldetik konpromisoa dagoela, Eusko Jaurlaritzak aurrera
pausorik eman ez duenean?
Nola nahi duzue sinestea zuen aldetik konpromisoa dagoela, ez diguzuenean
informazioa ematen edo ez dituzuenean epeak finkatzen?
Zer konpromiso mota da erantzunak dituzuenean gurekin harremanetan jarriko zarela
esatea?Aste hauetan zehar informazio ezberdina heldu zaigu, Hezkuntza Sailak gure umeen
eskola eraiki nahi ez duela pentsarazten diguna. Zure alderdiko pertsona batzuen hitzetan,
Eusko Jaurlaritzak ahal duen guztia egingo du eskola berriak ez eraikitzeko. Beste pertsona
batzuek komentatu digutenez, udalak eman duen hirugarren lizentziak baimenduko luke
lizitazioa eraikuntza lanak hasteko, igorpen datatik eta aste gutxira.Bitartean, zuk eta zure sailak jarrera itxia eta isila mantentzen duzue, informazio irekia
eskaini beharrean. Ez diguzue argitzen, udalak igorritako hirugarren lizentzia honekin arazo
juridikoak ebazten ote diren, eta horrekin, lizitazioak aurrera egiten duen. Ez dizkiguzue esaten
eraikuntza lanak esleitzea eta gauzatzea baimenduko dituen lizitazioaren argitalpenaren epe
proposamenak zeintzuk diren. Ez diguzue azaltzen zertan ari zareten lanean, zein norabidean
edo zeintzuk diren helburuak.Zer gardentasun instituzional mota da hau? Jarrera hau ezkutaketa eta ekidite saiakera
bati gehiago hurbiltzen da, egunero medioetan saltzen den gardentasunari baino.
Oso larria ikusten dugu behin-behineko eraikuntzan 5 urte eman eta gero, ebakuazio-
planik ez egotea. Egungo partzelak ez dauka jarduera-lizentzia bat. 2015etik aurrera burutu
diren lanak, hala nola, lurraren zimendatzea barrakoiak kokatzeko edo atzeko partearen
prestatzea ebakuazioa gune bezala erabiltzeko, ez dute obra lizentzia. Obra-lizentzia gabe,
ezinezkoa da jarduera-lizentzia bat lortzea, horrek behartuko bailuke ebakuazio- plana
egotera.Gainera, gehitutako azkenengo barrakoiak hondatuta daude eta isolazio termikoa ez
da aurrekoetan bezain eraginkorra. Ikasturteek aurrera egin ahala, gero eta ume gehiago
daude eskolan matrikulatuta, eta jolastokiko lekua txikia geratzen doa. Guzti hau gutxi izango
balitz, garraio pribatua erabili behar dugu egunero gure seme-alabak eraman eta ekartzeko
eta, kurtso honetan 2 urteko ikasleak jantoki zerbitzurik gabe geratu dira.
Egoera hau ezin da gehiago luzatu. Irtenbideak eta aurrera pausoak behar ditugu
eskola berriaren eraikuntzan. Eta, gure umeek barrakoietan jarraituko duten denboran zehar,
behin-behineko egitura hobetu behar da.Mesedez eskatzen dugu, egizue gure azalean jartzearen ariketa, eta pentsatu gurea
bezalako egoera batean itxaropenari eta konfiantzari eusteko gai izango zinateketen.
Utziozue esateari proiektu honek zenbat sufriarazi dizuete. Utziozue biktimak bezala
jokatzeari eta jarri zaitezte Aldaialden matrikulatuta daude 359 ume eta familien lekuan, eta
pentsatu eskola berria eraikiko ote den ez jakiteak dakarren sufrimenduan.Mahai gainean jarri zeintzuk diren zuen benetako asmoak, familiak jakin dezagun zeri
eutsi, eta horrela ere zuen isiltasunarekin espekulatzeari utziko diogu. Jarrera itxi horrek ere,
ziurgabetasuna areagotu ez ezik, zuenganako konfidantza falta handiagotzen du, konpromiso
eza agerian utziz.Utzi lehentasuna eta konpromiso hitzak debalde erabiltzeari, ez dira inoiz gauzatzen
eta. Ezinezkoa zaigu zuen hitzemana hartzea ez baduzue benetako konpromisorik hartzen.
Aldaialde Eskola egitasmo bikaina da, ikastetxea proiektu pedagogiko berritzaile eta
konstruktibo baten baitan garatzen ari da; umea eta bere garapen prozesua erdian jartzen
dituenak. Inklusioak eta aniztasunak markatzen dute norabidea.Horrelako ezaugarriak biltzen dituen proiektua ezohikoa da euskal eskola publikoan,
eta Hezkuntza Sailak bere baitan hartu behako luke, baloratu eta babestu. Gurea bezalako
egitasmo bat erreferente izan dadin etorkizuneko euskal eskola publikoan; orain arte abian
dagoen eredu tradizionala eraberritzeko asmoarekin, umeak eta beraien beharrak erdian jarriz.Gurekin kontaktuan ahalik eta lasterren jarriko zaretenaren esperoan geratzen gara.
Adeitasunez,
Aldaiaberri Guraso Elkartea»
Egoera salatzeko eta Aldaialden eskola eraikia izan dadila aldarrikatzeko manifestazioa burutu dute gaur:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!