Arcelor Mittalek Aguraingo Sapem lantegia itxiko du
Uztailaren 31n itxiko dute Aguraingo Sapem lantegia, eta Arcelor Mittalek 11 langile utziko ditu kalean. ELA sindikatuak erabakia gaitzetsi eta langileak inguruko plantetan birkokatzea eskatu du. through Alea.eus
Astelehen honetan, «beranduenez» uztailaren 31n Aguraingo Sapem lantegia behin betiko itxiko duela jakinarazi die zuzendaritzak langileei. Itxieraren ondorioz, 14 langileetatik 11 langabezira joango dira; beste hiru Basauriko lantegian birkokatuko dituzte.
Arcelor Mittalek Aguraingo Sapem lantegiaren itxiera jakinarazi zuenetik sei hilabete baino gehiago igaro dira: «Jakinarazpena ustekabean egin zen, Gabonetan eta inolako justifikaziorik gabe«, deitoratu du ELAk.
Pandemia garaian, Arcelor Mittal taldeak estatu mailako aldi baterako lan erregulazio espedientea (ABLEE) aurkeztu zuen; hasiera batean «ezinbesteko kausagatik», baina administrazioak ezezkoa eman zion. Ondoren, «arrazoi objektiboak» argudiatuta, beste ABLEE bat aurkeztu zuen. Espediente hori 2009. urtetik aplikatzen ari zen beste bat ordezkatzera dator, eta azken horrek aurretik zeuden baldintzak «nabarmen okertzen» zituela azaldu du sindikatuak.
ELA sindikatuak kritikatu du itxiera eta kaleratzeak «bizitzen ari garen osasun eta ekonomia krisi betean» iristea. Egoera horren «arduradun bakarra» enpresako zuzendaritza dela azpimarratu dute; sindikatuaren arabera, enpresak ez du negoziatu izan nahi hamar langile horiek gertuko plantetan birkokaktzeko aukera. Izan ere, horretarako gaitasuna duela uste dute langileen ordezkariek.
Sindikatuak erabakia gaitzetsi du: «Argi dago enpresak langileak kalean utzi nahi dituela, eta, are mingarriagoa dena, zaratarik gabe egin nahi duela». Gainera, gertatutakoa enpresaren funtzionamenduaren beste adibide bat dela salatu du ELAk: «Lanpostuen suntsiketa, ABLEE bat indarrean dagoen bitartean».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!