Otsailaren 27an inauguratuko dute. Horretaz gain, bestelako kultur ekimenak ere izango dira datozen hilabeteetan, Eziolazaren "Órale Compadre... ¡nos vemos en Iparralde!" liburuaren aurkezpena tarteko.
Etxerat elkarteak eta Sare Herritarrak kultur programazio zabala iragarri dute datozen hilabeteetarako. Otsailetik aurrera askotariko erakusketak, hitzaldiak eta dokumental emanaldiak egingo dituzte eragile biek partekatzen duten Gasteizko egoitzan; Errota auzoko Kutxa plazako 7. zenbakian duten Elkartasun Gunean, hain zuzen.
Arantza Eziolazaren artelanen erakustaldia izango da iragarri dituzten ekimenetatik lehena. Urtarrilaren 27an egingo da inaugurazioa, iluntzeko 20:00etan Elkartasun Gunean. Lunch bat ere izango da gerturatzen direnentzako. Esposaketa otsailean zehar egongo da ikusgai. Arantza Eziolaza aurtengo kinkearen laminen egilea ere bada.
Esposaketa osatzeko bilduma ezberdinetako hainbat obra hautatu ditu Eziolazak. Gai ugari jorratzen dituzte artelanek: errefuxiatuen eskubideen aldarrikapena, emakumeen salerosketaren aurkakoa, Etxeratek egindako dinamika ezberdinetarako egindako muntaiak, konfinamendu garaian sortu zituen obrak, eta beste asko. Arantza Eziolazak berak azalduko ditu erakusketaren nondik norakoak. Gainera, obra bakoitzaren ondoan azalpena egongo da, lanaren inguruko xehetasunak sakonago azalduz.
Horretaz gain, otsailaren 10ean, osteguna Órale Compadre… ¡nos vemos en Iparralde! liburuaren aurkezpena egingo da, arratsaldeko 19:00etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!