Aramaion jokatuko da larunbatean Arabako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena
Arabako Bertsolari Txapelketak larunbatean emango dio amaiera bigarren faseari, final laurdenei. Sei bertsolarik parte hartuko dute saioan.
Arabako Bertsolari Txapelketaren final laurdenak bi asteburutan jokatu dira, 3 saio izan dira herri banatan: Dulantzi, Zigoitia eta Aramaion. Azken final laurden erabakiorra, beraz, larunbat honetan jokatuko da eta bertan jakingo da nor izango den finalerdietan.
Zigoitiako saioan Manex Agirrek lortu zituen puntu gehien, 245,5 puntu, hain zuzen ere. Dulantzin, aldiz, Asier Otamendi izan zen garaile 242 punturekin, eta Iñaki Viñaspre atzetik hiru puntuko aldearekin.
Aramaioko hirugarren final laurdena 17:30ean hasiko da larunbatean. Hurrengoak dira kantatuko duten bertsolariak:
- Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio)
- Asier Rubio Hidalgo (Luiaondo)
- Felipe Zelaieta Txurruka (Mallabia)
- Manuel Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Sarria)
- Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo)
- Unai Anda Delika (Ametzaga)
Gai emailea Aintzane Irazusta Arzallus izango da.
Bertsozale elkarteak nabarmendu du kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa dela Andere Arriolabengoa Arabako Kuadrilla arteko 3 ediziotan talde txapelduneko kide izan da. Oihane Pereak 2007ko, 2009ko, 2013ko eta 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketak irabazi dituela eta 2012an Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketan ere lehena izan zen Lautadako taldearekin batera. Oihane Perea eta Manu Bendala 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalista izan ziren eta bikotea osatu zuten. Unai Anda 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalista izan zen Iñaki Viñaspre bikotearekin batera.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!