Arabar Errioxako txandrio sailkatu da Kuadrillarteko finalera
Arabako Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa izan da Araiako gaztetxean. Arabar Errioxako txandrio eta Aramaixoko sobrak taldeak lehiatu dira bertan. Arabar Errioxako taldea gailendu da saioan, beraz Gasteizen jokatuko den finalean abestuko du.
bertsozale.eus bidez
iro bikaina izan zen Kuadrillarteko 1.finalaurrekoa jokatu zen Araiako gaztetxean. Pikoteo txiki baten ostean Araiako lagun kuadrilla batek prestatutako bertso sortarekin hasi zen saioa; ondo azaldu zuten nolakoa den Araia, egiten duen hotza eta nola bizi diren.
Arabar Errioxako txandrio taldearen izenean Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta eta Unai Bengoetxea bertsolariak aritu ziren kantuan. Aramaixoko sobrak taldearen izenean Unai Etxenausia, Peru Abarrategi, Martin Abarrategi, Paula Amilburu eta Aitor Ugarte.
Gai jartzaile lanetan Aitana Iradier zalduondarra aritu zen. Saioa hiru epailek baloratu dute: Maria Izaga Aramaioxoko sobrak taldearen ordezkaria, Josu Olano Arabar Errioxako txandrio taldearen izenean eta Mikel Fernandez de Arroyabe Arabako Bertsozale Elkerteko epaile gisa.
Talde bakoitzaren agurra kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka…
Epaimahaiak erabakita Arabar Errioxako txandrio taldea arituko da finalean. Sailkatzen den lehenengo taldea da. Araiako finalaurrekoaren argazkiak, bertso sorta idatzia eta kronika hemen ikusgai.
Hurrengo bi asteko larunbatetan jokatuko dira hurrengo bi finalaurrekoak, Amurrion eta Aramaion. Bi horietan talde bana sailkatu da, izan ere, finala 3 taldeen artean jokatuko da.
Finala egunean, martxoaren 17an, egun osoko festa izango da Gasteizko alde zaharrean. Eguerdian, Gasteizko muinoan kokatu dagoen Landatxo kiroldegitik hasita, idatzizko eta bat-bateko taldeak arituko dira tabernaz taberna. Bazkal ostean finala jokatuko da. Bazkarian izena emateko deitu 675 70 79 71 edo idatzi araba.sustapena@bertsozale.eus. Finalerako sarrerak bertan jarriko dira salgai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!