Araban ere gora egin dute gorroto delituek
Euskal Autonomia Erkidegoan bezala, Araban ere pertsona arrazializatuei egindako erasoak dira erregistratu direnen artean gehienak, arabiar jatorrikoei batez ere.
Gorroto delituek gora egin zuten 2022an Euskal Autonomia Erkidegoan: zehazki, %57 igo dira. Pertsona arrazializatuei egindako erasoak dira erregistratu direnen artean gehienak eta, batez ere, arabiar jatorriko pertsonek jasan dituzte.
EAEn erregistratutako gorroto gertakariak 438 izan ziren. Horien artean 56 izan ziren Araban, zortziren bat baino gutxiago. 2021ean baino gehiago izan dira, hala ere, 44 izan baitziren orduan.
Araban erregistratutako gorroto-delituen artean ere, eraso arrazistak izan ziren gehienak: 56tik 32 izan ziren arrazakeriarekin edo xenofobiarekin lotutakoak. Ondoren, sexu-orientazioari eta generoari lotuak: zortzina eraso jaso ziren gisa horretakoak; dibertsitate funtzionalagatik eta ideologia politikoagatik hiruna; eta aporafobiagatik eta sinesmen erlijiosoengatik bana.
Eusko Jaurlaritzak ateratako ondorioa da «esponentzialki» ari direla gorroto delituak gora egiten azken urteetan (2016an egin zuten lehen txostena), eta bereziki handia izan dela igoera azken urtean. Uste dute delitu gehiago erregistratu direla proportzioan, baina egin ere gehiago egin direla.
Hainbat ondorio jaso dituzte txostenean. Biktimak, oro har, 18 eta 50 urte bitarteko gizonak izan ohi dira, gehienak EAEn jaioak. Atzerritar jatorriko biktimei dagokienez, Afrikatik etorritakoak (%26,19 EAEn) eta Amerikatik etorritakoak izan ziren ( %16,05 Euskadin).
Erasotzaileen profil demografikoari dagokionez, gizonezkoak gehiengo zabala: %79,31-a. 40 urtetik beherako gazte-helduak izan dira orokorrean, espainiar nazionalitatedunak.
Gertakari gehien abuztuan erregistratu ziren (89), apirilean 46 eta maiatzean 45. Salatzen diren gertakari gehienak kalean egiten dira, ia erdia. Eremu pribatuan salatzen direnak etxebizitzan jazo ohi dira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!