Araban egingo da III. Iraultza Txikien Akanpada
Uztailaren 19tik 23ra antolatu dute, Izarran. Igandean aurkeztu zuten egitaraua, hitzaldi, tailer eta kultur emanaldi ugariz osatua. Indarrak metatzeko deia zabaldu dute.
2018an izan zen Iraultza Txikien Akanpadaren (ITA) lehen edizioa Zubietan, Gipuzkoan, eta Artea herri bizkaitarrean bigarrena 2021ean. Hirugarren ITAren antolatzaileek Izarrara eraman nahi izan dute aurten, «landa eremuari eta herriko txikitasunari» garrantzia emateko. Lehen aldiz ospatuko da Araban, eta atzo egin zuten aurkezpena Izarran bertan. Euskal Herriko herri mugimenduen eta borroken arteko saretzea bilatzen du ITAk, eta horretarako antolatu dituzte uztailaren 19tik 23ra «hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, jolasak, bazkalosteko tarte goxoak, auzolanak, konplizitateak…»
Izarrako Ostuño parkean ospatuko da aurtengo Iraultza Txikien Akanpada eta «eremu eder eta lasai hori merezi duen mimoarekin» zaintzeko dei egin dute antolatzaileek. Azaldu dute laster zabalduko dela izena emateko aukera ita.eus web orrian. Bitartean, egitarau osoa eskuragarri dago jadanik. 30 hitzaldi eta tailer ezberdinak antolatu dituzte, «XXI. mendeko independentismoa», «Herri mugimenduen estrategia politikoak eztabaidan», «Nork zelatatzen du polizia», «Euskalgintza, limurtzetik konfrontaziora», «Feminismoa beti izan da transinklusiboa», dantza tailerra eta beste asko.
Hemen ikus dezakezue egitarau osoa:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!