Araban dauden trenbide-azpiegiturak egokitzea eta hobetzea eskatu dute sindikatuek eta herri-plataformek
Miranda eta Altsasu arteko trenbide-korridore moderno eta eraginkorra lortu behar dela adierazi dute, “bidaiariak eta merkantziak garraiatuko dituena eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren trenbidepolitika berriarekin eta Europako trenbide-politikarekin bat etorriko dena”.
Lautada eta Arabako Haranak Trenaren Alde trenaren aldeko plataformetako kideak Arabako Batzar Nagusietan izan dira gaur, joan den maiatzaren 14an SF Intersindical, CCOO Euskadi, CGT eta SCF sindikatuek “Araban trenbide-garraioaren alde” sinatutako Akordioa azaltzeko. Era berean, Batzar Nagusietan ordezkaritza duten indar politikoei akordioarekin bat egiteko gonbita egin diete.
Akordioaren helburua Miranda eta Altsasu arteko trenbide-korridore moderno eta eraginkorra lortzea da, bidaiariak eta salgaiak garraiatuko dituena eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren trenbide-politika berriarekin eta Europako trenbide-politikarekin bat etorriko dena. Horrela, lotura arina eta eraginkorra bermatu ahal izango da bai Atlantikoko Ardatzarekin, bai Kantauriko Korridore-Mediterraneoarekin, eta baita Europako gainerako herrialdeekin ere, azaldu dutenez.
Iñigo Leza plataformako bozeramaileak adierazi duenez, “Castejon – Logroño eta Teruel – Zaragoza tarteetarako iragarritakoen antzeko jarduera bat egiteak aukera emango du, Ministerioak berak ziurtatu bezala, prestazio handiko lineak epe laburrean hirietara iristeko”.
Aipatutako tarteetan jarraitu beharreko ereduaren beste abantaila bat da, alde batetik, geltokiak eta geralekuak berriro irekitzea ahalbidetuko duela eskualdeko garraioa hobetuz eta, bestetik, merkantzien garraioa handitzea errepideekin konparatuz.
Proiektu horiek egikaritze-epe askoz ere txikiagoak behar dituzte eta, gainera, orain arte egin nahi diren proiektuek baino inbertsio-kostu txikiagoa dute. Trenbide moderno bat gure lurraldera ahalik eta epe laburrenean iristea ahalbidetzen dute eta, horrela, gure inguruko beste probintzia batzuen aurrean, atzean ez geratzea lortzen dute. Gainera, beharrezkoak diren inbertsioak gaur egun erabiltzen direnak baino nabarmen txikiagoak direnez, eta azpiegituraren edukiera handitzen jarraitzen denez, proposamen hori justifikatua eta oso errentagarri bihurtzen dela baieztatu dute.
Iñigo Leza plataformako bozeramaileak adierazi duen bezala, “garaiz gaude abiadura handiko plataforma berri bat eraikitzea saihesteko, diru publikoaren gastu izugarria ekarriko lukeena eta ingurumenean eta gizartean kalte atzeraezinak eragingo lituzkeena”. Amaitzeko, “Batzar Nagusietan ordezkaritza duten talde politiko guztiei gonbita egin die akordio honetara batzeko”.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!