Arabako pentsionistek manifestazioa deitu dute otsailaren 13rako
Herri mugimenduko espresio ezberdinei mobilizazioan parte hartzeko deia egin du Arabako Pentsionistak Lanean mugimenduak.
Euskal herritar, gazte, sindikatu eta talde feminista guztiak mobilizatzera deitu dute Arabako Pentsionistek hurrengo otsailaren 13rako.
Iruñan, Donostian edo Bilbon egingo duten bezala, egun horretan manifestazio jendetsua egin nahi dute Gasteizko kaleetan. Herrialde mailako manifestazioa egiteko aukerarik ez badago, udalerri ezberdinetan egingo da hau.
«Espainiako Gobernuak hartutako neurriak ez datoz bat hiru urtez jarraian kaleak betetzerakoan zabaldutako aldarrikapenekin», esan dute Arabako Penstionistak Lanean mugimenduko kideek manifestazioa iragartzerakoan. Ildo horretan, Toledoko itunaren zenbait alderdi «negatibo» kentzeko eskatu dute, besteak beste, pentsio funtsa ez pribatizatzea.
«Gure ostean etorriko diren pertsona guztien eskubideen alde borrokatzen jarraitu behar dugu. Horregatik, gure aldarrikapenekin bat egiteko eskatzen diegu herri mugimenduko espresio ezberdinei«.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!