Arabako pentsionistek Gasteizko kaleak hartu dituzte
Arabako Pentsionistak Lanean eta Bizitza Duinaren Alde elkarteek aurreikuspenak bete dituzte eta oso jendetsua izan da Gasteizen otsailaren 22an egin duten manifestazioa. Pentsionistek eta pentsionistak ez direnek Artium eta Andra Maria Zuriaren enparantza lotzen dituzten kaleak hartu dituzte orain arte egindako mobilizazio handienean.
Nabarmendu dutenez, «pentsio duina ez da alargunen 480 euroko gutxieneko pentsio hori, ez da bataz besteko gure 760 euroko hori. Pentsio duinaKPIaren arabera erosteko ahalmena gaurkotuz mantentzea eta gutxieneko pentsioa 1080 eurokoa izatea da».
«Ezin dugu inolaz ere onartu gure gizarteko pertsona talde zabal bati pentsioen %0,25eko ‘igoera’ ezartzea, eta, gutxienez, 2022ra arte horrela jarraituko duela mehatxatzea. Gure aurpegira barre egitea da hori», adierazi dute manifestazioaren amaieran.
Modu berean, hiritar talde honek azken 20 urteotan pentsioak %40a murriztu izana gaitzetsi dute. «Bitartean, ankuen irabaziak handitzen jarraitzen dute, eta IBEXeko goi-exekutiboen ordainsariak %15en gehitu dira».
Fatima Bañezen hitzak gezurtatu dituzte: «Ahaztu zaio 2013an ez zigutela igo 2012ari zegokion %1,9ko igoera? Ahaztu al zaio 2016ko KPIaren gehitzea pentsioen gehitzea baino 6 bider handiagoa izan zela, eta 2017an 4 bider handiagoa?». Honekin, «mozorroa» kentzeko exigitu diote Espainiako Gobernuari.
Hileko lehenengo astelehenetan, Andra Maria Zuriaren enparantzan, elkarretaratzea egingo dute 12:00etan. Lehenengo kontzentrazioa datorren martxoaren 5ean izango dela iragarri dute. «Baditugu arrazoiak borrokan jarraitzeko», amaitu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!