PP eta EAJ-ren arteko akordioak ez ditu pentsionisten nahiak asetu
Arabako pentsionistek, Hego Euskal Herriko gainontzeko hiriburuetan egin bezala, Gasteizko kalera atera dira «pentsio duinak» berriz ere aldarrikatzeko. EAJ-PP akordioarekin ez daude konforme baina bi alderdiek adostu dutena «aurrerapausoa» dela esan dute.
Astelehenetako ohiko elkarretaratzeetatik atera eta manifestazio jendetsua egin dute Arabako pentsionistek maiatzaren 26an Gasteizen, «pentsio duinak» aldarrikatzen jarraitzeko. Arabako Pentsionistak Lanean plataforma martxan jarri zenean eskatzen zuten berdina exijitu dute: pentsioak KPIaren arabera igotzea, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eta azkenaldiko erreformak arbuiatzea.
EAJ eta PP-ren artean adostutako akordioarekin ez dira konforme baina bi alderdiek adostu dutena «aurrerapausoa» dela onartu dute. Hala ere, argi adierazi dute: «Ez da nahikoa». Manifestazio guztian zehar, politikari ustelen aurkako oihuak entzun dira, herritar guztiei batzeko deiekin batera. Hori dela eta, gazte talde batek manifestazioarekin bat egin du, «Gazteok Zuekin» irakur zitekeen pankarta erraldoi batekin.
Etorkizunean, mobilizazioekin jarraituko dute, elkarretaratzeen fasetik manifestazioetara pasaz: Legebiltzarreraino eraman nahi dituzte aldarrikapenak astelehenero, «arduradunek entzun gaitzaten». Izan ere, pentsionisten esanetan, nahiz eta Espainiako Gobernuaren ardurapean egon, Legebiltzarrak ere zer esan baduela uste dute, honek erabakitzen baitu pentsioekin lotutako osagarria.
Argazkiak | Hala Klik
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!