Arabako neska* gazteek autodefentsa feministaz erantzun diote biolentzia sexistari
Goizean Unibertsitatean egin bezala Boulevard merkatal zentroko saltokiak itxi dituzte Gasteizko neska* gazteek, indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko egunaren baitan, bi identifikatu egon dira. Aiaraldean ere ekimenak burutu dituzte.
Boulevard merkatal zentroko saltokiak itxi dituzte Gazteizko Neska* Gazteek Indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko egunaren baitan. Goizean unibertsitatean egin bezala hainbat komertzioetako ateak itxi dituzte, «Sistema heteropatriarkal kapitalistak erasotzen gaitu, neska* gazteok autodefentsa feminista» lemapean.
Ertzaintza merkatal zentrora bertaratu eta ekimenean parte hartzen ari ziren bi neska* gatze identifikatu eta mozal legearekin ziogrtu ditu momentuan.
Sistema heteropatriarkal kapitalistak erasotzen gaitu!😡
Gasteizko neska* gazteak ekimena burutzen ari dira Boulevard merkatal zentroan! #GukAutodefentsaFeminista pic.twitter.com/voxefLKhIu
— Euskal Herriko Neska* Gazteak (@EH_NeskaGazteak) November 25, 2019
Aiaraldeko neska* gazteak kalera atera dira ere
Aiaraldeko neska* gazteek eskualdeko ekimena burutu dute Amurrion. Herriko txoko ezberdinetatik ibilbide bat egin dute emakumeen* aurkako biolentzia eremu sexu-afektiboetatik kanpo ere ematen dela azalaratzeko. Besteak beste, instituzio publikoak, eliza edota botere judiziala seinalatu dituzte biolentzia horren adibidetzat.
Emakumeen* aurkako biolentzia eremu sexu-afektibotik kanpo ere ematen dela adierazi dute. Besteak beste, instituzio publikoak, eliza edota botere judiziala seinalatu dituzte biolentzia horren erantzuletzat pic.twitter.com/rBhB1SMH6b
— Hala Bedi (@halabedi) November 25, 2019
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!