Arabako Metalaren sektorean lanuzte eta grebak iragarri dituzte sindikatuek
Gaur, martxoaren 25ean, berriro bildu da Arabako metalgintzako negoziazio mahaia. Sindikatuen arabera, patronalak ez da mugitu eta ez da inolako aurrerapenik egon bileran. Horregatik, mobilizazioak indartzeko beharra azaldu dute.
Gaur, martxoaren 25ean, berriro bildu da Arabako metalgintzako negoziazio mahaia. Sindikatuen arabera, bileran ez da inolako aurrerapenik egon, patronala ez baita mugitu. LABek lanuzteak eta grebak bultzatuko ditu epe motzean. CCOO-k esan du lanuzteen alde egingo duela.
CCOOk salatu du patronalak proposatu dituen soldata-igoerak ez dira langileen erosteko ahalmena handitzea, areago, 2017an azken hitzarmena indargabetu zenetik metatutako inflazioa berdintzea ere ez duela bermatzen.
SEAk «aukera galdu du» sektoreko arazoei erantzuteko (soldata baxuak, lanaldi eta malgutasun handiak, prekaritatea azpikontratetan, aldibatekotasuna eta iruzurra kontratazioan, lan osasun falta, bajan egonda soldata galtzea,…), eta «ez da batere mugitu». LABen arabera. «Horren ordez, sindikatuoi mugimenduak eskatu dizkigu, noiz eta patronalak ez duenean erakutsi negoziatzeko borondate erreala. Itxurazko aldaketa txikiak, apenas kosterik gabekoak, besterik ez», esan du sindikatu abertzaleak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!