Arabako Mendiak Askek lurraldearen defentsan dabiltzan aktibisten aurkako jazarpena salatu du
Gasteizen emandako prentsaurrekoan, Arabako Mendia Aske kolektiboak oinarrizko eskubide demokratikoak defendatzen dituztenen aurkako errepresioa salatu du.
Kolektiboak adierazi duenez, energia enpresen interesen aurrean Arabako naturguneak defendatzeagatik auzipetuta dagoen ekintzailearen aurkako epaiketa «Mozal Legearen erabilera justifikagabea da, protesta soziala isilarazteko».
Kolektiboaren esanetan, “demokratikoa dela dioen eta nazioarteko foroetan klima eta giza eskubideen aldeko jarrera azaltzen duen gobernu batek ezin du onartu lurraldea defendatzen dutenak kriminalizatzea”. Gainera, Eusko Jaurlaritzari egotzi diote Ertzaintza erabiltzea oligopolio elektriko baten interesak babesteko.
“Isilarazi nahi gaituzte, baina gure ahotsa ez dute itzaliko. Lurraldea defendatzea ez da delitua, demokrazia hutsa baizik”, adierazi du Arabako Mendia Askek, justizia eta ingurumena defendatzen duten mugimenduen aurkako politika errepresiboak amaitzea eskatuz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!