Arabako Lehen Mailako Arretaren «egoera penagarria» salatu dute sindikatuek
"Ikuspegi estrategikoaren aldaketa" eskatzen dute, eta "Osasun Sailaren eta Osakidetzaren konpromiso erreal eta eraginkorra". Kalitatezko lehen mailako arreta "hurbila, integrala eta doakoa" izan dadin borrokan jarraituko dutela azaldu dute.
Araba ESIko Lehen Arretako Batzordeak publikoki salatu du Arabako Osasun Zentroen «egoera penagarria». Azaldu dutenez, urteak daramatzate mobilizazio eta greba bidez murrizketen berri ematen: kontratazio berrien eza, bajan edo oporretan dauden langileen ordezkapenik eza, lan-karga jasanezinak edo San Martingo Etengabeko Arreta Gunea ixtea kasu.
Oraingoan, Osakidetzak aurkeztu duen «Euskadiko Lehen Mailako Arretarako Estrategia» dokumentuan jarri nahi izan dute arretan, langileen batzordearen ustez, «ez baita nahikoa», ez dagoelako zentratua «osasun-zentroak igarotzen ari diren egungo egoeran». Ikuspegi estrategikoa aldatzeko beharra azpimarratu dute eta Osasun Sailak eta Osakitzeak «konprimiso erreal eta eraginkorra» har dezatela exijitu.
«Osakidetzako langileek jasaten dituzten tratu txarrak mahai gainean jarri ditugu, batez ere orain, lehen mailako arretan (osasun-sistemaren sarrerako atea) asistentzia-presioa areagotu denez, osasun-zentroetako langileek jasaten baitute», azaldu dute bozeramaileek. Izan ere, osasun-zentroetan intzidentzia «izugarri» ari da handitzen eta langile kopuru murriztuarekin ari dira lanean, askotan, gainera, osasun-zentro zaharkituetan eta pandemiaren aurretik zentro horietan egiten ez ziren lan-karga berriekin.
Besteak beste, covid-19arekin lotutako zereginak ere hartu dituzte bere gain: «covid-aren txertoa jartzea gripearen txertoarekin batera, antigenoen eta PCR probak egitea paziente susmagarriei, espezialistek eskatutako elektrokardiogramak egitea, Covid pazienteari aurrez aurreko zein teléfono bidezko artatzea ordu-tarte jakin batzuetan…». Horri guztiari osasun-zentroetako aurretiazko gehiagizko lan kargak gehitu behar zaizkiola azpimarratu dute: «horren guztiaren ondorioz, osasun-arloko profesionalen agendak, hala medikuntzakoak nola erizaintzakoak, gainezka daude, eta administrazio-arloek itxaronaldi onartezinak dituzte».
Egungo osasun politikaren ondorio
Osasun publikoaren egoera politika jakinen ondorio dela salatu nahi izan dute; lehen mailako arreta, gaixotasunen prebentzioa eta osasunaren sustapena «alde batera uzten dituen egungo osasun-politikarena», hain zuzen ere. Eredu horrek makro ospitale-guneen aldeko apustua egin duela adierazi dute, industria pribatu bioteknologiko eta farmazeutikoentzat erakargarriagoak direlako. «Gobernu honen osasun-politikak ospitaleratzearen aldeko apustua egin du, osasuna eskuraezinagoa izan dadin, gero eta pribatizatuago egon dadin eta gero eta ankerragoa izan dadin», salatu dute.
Lehen Arretako langileek, baina, borrokan jarraituko dutela berretsi dute «gaixotasunaren prebentzioan eta osasunaren sustapenean lan egiten duten diziplina anitzek osatutako taldeek emandako arreta integrala izan dadin». Horiek dira familia-medikuntzako, pediatriako eta geriatriako langileak, erizaintzako langileak, psikologoak, gizarte-langileak, fisioterapeutak eta nutrizionistak, besteak beste.
Kalitatezko lehen mailako arretak «hurbila, integrala eta doakoa» behar duela aldarrikatu dute eta «ikuspegi estrategikoaren aldaketa» eskatu diote administrazioari, «Osasun Sailaren eta Osakidetzaren konpromiso erreal eta eraginkorra» lortze aldera.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!