Arabako herri inauteriak ZAHARRAK BERRIn
Otsailean gaudenez, eta inauteri jaiak bertan ditugunez, Arabako herri inatueriak ekarri ditugu Zaharrak Berrira. Hain zuzen, Asparrenako Ilarduia, Egino eta Andoingo herri inatuerietan grabatutako hainbat audio entzungai izan ditugu, Zaharrak Berriko kideak han bertan izan ginelako. Inauteri hauek 1936ko debekuaren ondotik ez ziren ospatuak izan, baina 2007an, herritar talde batek, Ilegan Kultur Elkartean bildurik, festa berezi hauek berreskuratzeari ekin zion eta azken bost urtetan izugarrizko festa egiten dute. Galdutako tradizioak dokumentu eta testigantzen bitartez berreskuratu zituzten hiru lan mamitsuari esker. Kultur Elkarte honetako kide batek, Abetto Oribek, azaltzen dizkigu Zaharrak Berrin inauteri hauen nondik norakoak.
Festa giroan egin dugun irratsaioa pixka bat gehiago girotzeko, Neil Youngen musikarekin aberastu dugu aste honetako Zaharrak Berri.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!