Arabako esku-hartze sozialeko langileek bigarren mobilizazio eguna egin dute hitzarmen duin baten alde
EAJ eta PSEren gobernuari eta AISA patronalari "erantzukizun falta" egotzi diete.
Gaur, urriak 27, Probintzia Plazan mobilizatu dira berriro Arabako esku-hartze sozialeko langileak, erakunde publikoei Arabako Esku-hartze Sozialeko III. Hitzarmenean planteatutako hobekuntzak finantza ditzaten eskatzeko, eta AISA patronalari egungo egoera desblokeatzeko konpromisoa har dezatela exijitzeko.
Izan ere, hamar hilabete baino gehiagoko negoziazio saiakeren ostean, langileek salatu dute AISAk ez duela proposamen formalik aurkeztu sindikatuen proposamenei hurbiltzen zaienik. Horren adibide da, azaldu dutenez, patronalak % 4ko soldata-igoera planteatzen duela 3 urtean, urte arteko KPIa 2021eko irailean % 4koa bada ere: «hau da, sektoreko langileoi erosteko ahalmena bermatzea ere ez da planteatzen; sekulako adarjotzea oso baldintza eskasetan dagoen sektore batentzat», azaldu dute.
Arazoa konpontzeko borondate politikoa eskatu dute, eta «aitzakia faltsu eta zaharrak» ahaztea: «Guztiz ulertezina da konpromiso politikorik ez izatea, Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezi aurtengoak historiako aurrekonturik altuenak direla entzuteaz nekatuta gauden bitartean».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!