Arabako Esku-Hartze Sozialak beste lau greba egun deitu ditu, uztailaren 14tik hasita
ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGTk langileen erosteko ahalmena bermatzeko negoziazioen blokeoa salatu dute.
Arabako Esku-Hartze Sozialaren sektoreak beste lau greba egun deitu ditu «negoziazioen blokeoaren aurrean»: uztailak 14, eta irailak 13, 14 eta 15. Ekainean zenbait greba egun egin ondoren (2 egun sindikatu guztiek eta egun bat ELAk bakarrik), sektorearen «zati handi bat» mobilizatu zen. Orain, mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGTk, «langile guztien haserrea entzun ondoren».
Lehen greba egunean, ekainaren 17an, Gizarte Esku-Hartzearen sektoreak Gasteizko Udalean aurkeztutako mozioaren eztabaidan izan ziren langileak. Mozio horren bidez, Osoko Bilkurari eskatu zitzaion AISA patronalaren eta sindikatuen artean sinatuko den hitzarmen kolektiboaren aplikazioa bermatzeko. Mozioa aho batez onartu zen.
Ekainaren 23an, eta azken greba egunaren ondoren, AISAk negoziazio-mahaian jakinarazi zuen ez zuela proposamen berririk, eta berretsi egiten zela bere azken proposamena. Sindikatuek, aho batez, hurrengo bileran, uztailaren 6an, sektorearen aldarrikapenak jasoko zituen proposamen bat aurkezteko eskatu zioten patronalari.
Joan den astean, sindikatuak Emilio Sola diputatuarekin eta haren taldearekin bildu ziren, eta informazio «kontraesankorrak» jaso zituzten AISAk dioenarekin. «Beste behin ere, pilota elkarri pasatzen diote, eta erakundeen eta patronalaren gelditasunaren ondorioak, berriz, langileek jasaten dituzte», salatu dute sindikatuek.
Sektorearen aldarrikapena nagusia KPI-aren araberako soldata igoera da, langileen erosteko ahalmena berma dadin.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!