Arabako egoitza pribatuetako langileek lan baldintza duinen aldeko borrokan dihardute
Greba eguna egin dute gaur, urriak 26, eta mobilizazioa izango dute bihar ere. Lan baldintza duinak bermatuko dizkien hitzarmen bat eskatzen dute, sektore feminizatu eta pribatizatu batean.
Gaur, urriak 26, Arabako adinekoen egoitza pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileek greba egin dute laugarrenez, lan baldintza duinak bermatuko dizkien hitzarmen bat eskatzeko. ELA eta LAB sindikatuek deitu dute greba eguna, «erakundeen pasibotasuna eta enpresek negoziatzeko duten borondate eskasa direla eta».
Patronalak uztailean negoziazio mahaia desblokeatzen saiatzeko hartutako konpromezua bete ez duela gaitzetsi dute sindikatuek. Enpresenaz gain, administrazioaren uztikeria ere salatu dute.
Gaur Gasteizen langileek manifestazioa egin dute, Plaza Barritk hasi, eta hiriko hainbat egoitza eta etxebizitza komunitariotatk igarota, Arabako Foru Aldundira iritsi arte. Bertan, elkarretaratzea egin dute. Bihar, urriaren 27an, dinamikari jarraipena emango dion bigarren mobilizazio bat egingo dute.
Zaintza sektorean altuak dira bermatu beharreko gutxieneko zerbitzuak. % 70a eskatzen zaie gerokultore eta erizaintzako laguntzaileei, EUD osasun langileei eta teknikariei % 50. Sindikatuek, hala ere, «oso positbotzat» jo dute jarraipena. Izan ere, oztopo guztekin, lankide asko kalera ateratzea lortu da.
«Gaur egun, patronalak langile horiei 1.200 euroko soldata irrigarria eskaintzen die 2026rako, eta urteko 1.742 ordu, astakeria dena. Ratioena are lotsagarriagoa da. Patronala oso eroso dagoela
erakusten du bere jarrera axolagabeak eta ez du sektore feminizatu eta arrazializatuaren baldintza prekarioak hobetzeko borondaterik», azaldu du ELAk.
Zaintza sektorea, etxez etxeko laguntza zerbitzua edo esku-hartze soziala bezala, pribatizatua dago ia osotasunean. Horregatik, egoitza publikoetako langileen baldintza eta eskubide berberak eskatzen dituzte pribatuetako langileek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!