Arabako Bertsolari Txapelketa 2011: BETE!
Iazko Kuadrilla arteko txapelketaren ondoren, badator berriro ere «tradizionaltzat» dugun Arabako bertsolari txapelketa. Joan den larunbatean aurkeztu zen Gasteizko Amaia zentroan, eta «BETE!» da aurtengorako aukeratutako lema, eta bertsolarientzat hain garrantzitsuak diren ur botilatxoa hartu dute sinbolotzat. Datorren asteburutik aurrera, izango dugu beraz zer entzun, eta porrak zeri buruz egin…
Aurtengo honetan webgunea ere estreinatuko du txapelketak, gainera: hemendik aurrera zerbait jakin nahi baduzue, www.arabakotxapelketa.org helbidera jotzea besterik ez duzue. Aitzakia gutxi beraz, puntuazio eta abarren berri jakiteko…
Lehenengo kanporaketa datorren larunbatean (otsailak 12) izango da, Laudioko Basalarrina elkartean. Eta hortik aurrera, egurra. Bertxokon, astero astero egingo dizuegu gertatzen ari denaren analisi sakon, muindun eta kontrastatua, nola ez bada. Bitartean, BETE!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!