Arabako basozainek murrizketak salatu dituzte
Behin behinerako lanean egon diren bi basozainek musu-truk egin behar izan dute lan urtarrileko lehenengo egunetan. «Egoera hau ez bada aldatzen, gure ingurunea esku pribatuen esku geratuko da», ohartarazi du Arabako Basozainen Elkarteak.
Arabako Basozainen Elkartea haserre dago arrantza eta ehiza esparruetan Aldundiak aurrera eraman dituen murrizketengatik. Orain dela 12 urte horrelako 12 postu zeuden; egun, aldiz, 6 basozain baino ez daude.
Elkartea aurreko ikasturtean sortu zuten, murrizketa hauen beldur. Izan ere, 2017. urtean zehar, behin-behineko bi plaza berri egon ziren baina 2018ko urtarrilaren 1ean epea amaitu zen eta 6 langilerekin jarraitzen dute.
Larriena, basozainen iritziz, urtarrileko lehenengo egunetan etorri da. Arabako Aldundiak ez zien behin behineko postua zuten langileei ezer esan 2018.urteko hasieran. Beraz, musu-truk egon dira lanean erabakia komunikatu arte.
“Kontratua luzatu ez dieten bi basozainei ez zieten kontratua amaitu eta egun batzuk arte abisatu». Aurreko asteburuan, bi basozain hauetako bati zegokion asteburuko zaintza. Beraz, elkarteak salatu duenez, ez da basozainik egon zaintza egiten Araban. Arabako mendiak esku hutsik geratu dira.
Basozainek, aldi berean, ehiza eta arrantza bigilantzia lanak azpikontratatzen ari direla salatu dute. «Egoera hau ez bada aldatzen, gure ingurunea esku pribatuen esku geratuko da, Arabako Aldundiko ehiza eta arrantza esparruak hilko diren bitartean».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!