Arabako azken lan heriotza salatzeko mobilizazioa egin dute Gasteizen
Asteazkenean garraiolari bat hil zen Agurainen. Aurten hildako bostgarren garraiolaria izan da Euskal Herrian, hilabetero bat. Aldarrikatu dute Eusko Jaurlaritza eta patronala erantzule direla.
ESK, LAB, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek mobilizazioa egin dute Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitza parean, asteazkeneko lan heriotza salatzeko. Patronala eta Eusko Jaurlaritzaren ardura nabarmendu dituzte, eta ohartarazi dute ezbehar hauek «lan-baldintza txarren eta prebentzio eta segurtasun neurrien faltaren» ondorio direla.
2023. urtean Euskal Herrian hildako 24. langilea izan zen asteazkeneko garraiolaria. Sindikatuek gogorarazi dute garraio sektorea dela laneko istripu gehien pairatzen dutenetako bat. Iaz 11 garraiolari hil ziren lanean, eta aurten hilabete bakoitzean garraiolari bat hil da.
Asteazken arratsaldean AP-1 autobian, Agurain parean, istripua izan zuten kamioi zisterna batek eta beste bi autok. Quimicos Felices S.L.U enpresako kamioiak su hartu zuen eta bertan zendu zen 61 urteko kamioilaria. Beste bi lagun larriki zauriturik hospitalera eraman zituzten.
LAB sindikatutik azaldu dute garraioaren sektorean gertatzen diren «istripu gehienak ekidin daitezkeela», eta borondate politikoa besterik ez dela behar. ELA sindikatuak sektoreko arrisku nagusien artean aipatu ditu «lanordu nekagarri eta amaigabeak», atseden falta, errepide sarearen egoera txarra eta ibilgailuen mantenu falta.
Gaurko mobilizazioan parte hartu duten sindikatuek erakunde publiko eta enpresa guztien inplikazioa eskatu dute, neurriak hartzeko garraiolarien lan eskubideak bermatu eta errespetatu daitezen.
ELA sindikatuak ez du parte hartu Eusko Jaurlaritza parean egin duten mobilizazioan. Lan heriotza salatzearekin batera, datorren astelehenerako elkarretaratzera deitu du ELAk Conde Peñaflorida plazan, Gasteizen, eguerdiko 12:00etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!