Arabako anbulantzietarako baliabide gehiago eskatu du LABek
Sindikatuak jakinarazi du profesional batzuk aldi baterako ezintasun egoeran daudela ekipamendu faltagatik. through Alea.eus
LABek salatu du «egunero» Arabako egokitutako hainbat anbulantzia garajean geratzen direla, eta premiazko garraio sanitarioko bi anbulantzia «12 orduz geldirik» daudela, bajan dauden langileak ordezkatzen ari ez direlako.
Sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, profesional horietako batzuk aldi baterako ezintasun-egoeran daude «Norbera Babesteko Ekipamendurik (NBE) ez dutelako», eta beharrezko baliabideak jartzeko eskatu du, anbulantzia guztiak egunean 24 orduz libre egon daitezen eta babes-ekipoak izan ditzaten, eta bajak «ahalik eta lasterren» bete daitezen.
Era berean, kritikatu du Osakidetzak hainbat enpresarekin – Taxis edo Mercedes kasu– birusarekin kontaktua izan duten pazienteak garraiatzea adostu duela, eta, hala, langile boluntario horiek «euren osasuna arriskuan jartzen» ari direla, «arrisku gutxiagoko zereginetan lagundu dezaketenean, hala nola botikak banatzen edo maskarak garraiatzen».
Albiste hau Alea.eus atarian argitaratu da eta Creative Commons lizentzia erabilita ekarri dugu gurera.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!