Arabako AEK-ko 27 gune ezberdinetan egongo da euskara ikasteko aukera
Urritik ekainera euskara ikasteko aukera ugari aurkeztu ditu AEK-k. Euskara maila guztiak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, autoikaskuntza eta taldeentzako ikastaro bereziak eskainiko ditu 27 gune ezberdinetan. Matrikulazio epea irailaren 22ra arte irekita dago.
Euskara maila guztiak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, autoikaskuntza eta taldeentzako ikastaro bereziak eskainiko ditu AEK-k 2017-2018 ikasturtean, urrian bertan hasiko diren klaseekin. Ikastaro hauek guztiak instituzioek diruz lagundutakoak diren arren, «doakotasuna eta ezagutzaren unibertsalizazioari begira baldintzak sortzeko, Arabako gainontzeko euskaltegiekin elkarlanean ari» direla argitu dute. Azaldu dutenez, hainbat ordutegiren artean hautatzeko aukera egongo da: goizez zein arratsaldez, asteko egun guztietan. Araban, guztira, 27 gune jarriko ditu eskura AEK-k. Hauetako batzuk euskaltegiak izango dira; beste batzuk, «gela desplazatuak» deritzonak:
- Gasteizen: Lakuan, Aranan eta Judimendin.
- Aiaran: Laudion, Amurrio, Artziniega, Arrespalditza, Arakaldo, Luiaondo, Orozko, Okondo eta Urduñan.
- Lautadan: Agurain, Araia, Dulantzi eta Ozaetan
- Zuian: Murgia, Ondategi, Gopegi eta Izarran.
- Mendialdean: Kanpezun, Maeztun eta Lagranen.
- Trebiñun: Argantzunen eta Trebiñun.
- Añanan: Langraitzen eta Rivabellosan
Gainera, Lautadan eta Aiaran, adibidez, mintzalagun edo gurasolagun erabilera egitasmoak egongo dira.
Matrikulazioa bultzatzeko ekimen ezberdinak
Matrikulazio epea amaitu aurretik, ekimen ezberdinak egingo dituzte, Gasteizen batez ere. Irailaren 16an, adibidez, Zaramagako jaietako Munduko Arrozen ekitaldian egongo da AEK. Egun berean, Laudion, matrikulazio ibiltaria egingo dute Laudio plazan. Irailaren 22an amaituko da matrikulan izena emateko epea.
Ospatzeko, irailaren 23an, larunbatean, 12:30etatik aurrera, Gasteizko Taberna Ostatutik triki-poteoa egingo dute, beranduago hiriaren erdialdera hurbiltzeko.
«Gasteiz euskalduna», hori da AEK-ren helburua, argi eta garbi. «Egingo al dugu» izeneko programarekin, adibidez, ikas-prozesuan osagarri eta lagungarria izateko euskara ikastea dinamiko eta dibertigarriagoa egin nahi dute. Bukatzeko, herritarrak animatzeko deia luzatu dute: «Orain, arabarron txanda da. Gure apustua euskaltegiak ikaslez betetzea da».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!