Arabako adinekoen egoitza pribatuetako langileek grebara joko dute berriro
Hitzarmen kolektiboaren negoziazioa geldituta dago 2021eko otsailetik. ELAk eta LABek negoziazio mahaitik altxatzea erabaki zuten orduan, patronalak plataformako edozein artikulu aldatzeari uko egin ziola arrazoituz. Besteak beste, sindikatuek ez zuten onartu patronalak egiten zien soldata proposamena: 1.200 euro 2026an, KPIren % 16ko karga metatuarekin azken bi urteetan eta 1.742 orduko lanaldiekin.
Arabako Foru Aldundia bi aldeekin elkartu zen orduan, eta enpresek «lehenbailehen» proposamen berri bat egiteko konprimezua hartu zuten. Hala ere, langileen ordezkariek diote ez dutela horrelakorik jaso eta «jarrera pasiboa» erakutsi duela patronalak.
Lehen hitzarmena lortzeko, Arabako egoitza pribatuetako langileek hiru urte eman zituzten asteazkenero protestak egiten; eta negoziazio honetan ere egin dituzte greba egunak aurretik.
Gauzak horrela, beste greba egun bat deitu dute ELA eta LAB sindikatuek irailaren 28rako, asteazkena. Gainera, datozen hilabeteetan dinamika, mobilizazio eta greba egun gehiago ere egingo dituztela esan dute, aurrera pausorik ematen ez bada.
Halaber, zaintza lanak baldintza duinetan egiteko aldarrikapena berretsi dute: «Nahikoa da lan munduko sektore prekarioeneko langileak alde batera uzteaz eta aski da, gure adinekoak zaintzen dituzten langileen baldintzak gutxiesteaz. Bada garaia gure lankideek egiten duten funtsezko zainketa lanak benetan balioesteko, eta ez txaloen bidez edo galeriari aurpegia aitortuz, baizik eta gure adinekoak zaintzeko baldintza eskasak behin betiko duinduz».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!