Araba Euskaraz baliatuko dute Argantzun Ikastolan lehen hezkuntza bultzatzeko
Ekainaren 17an ospatuko dute Araba Euskaraz Argantzunen. Bertako ikastolak Manzanosen duen Lehen Hezkuntzako eraikina ordaintzen laguntzeko baliatuko dute jaia.
Alea.eus bidez
Araba Euskaraz 2018 aurkeztu dute gaur ofizialki Arabako Ikastolen Federazioak eta Argantzun Ikastolako zuzendaritza taldeak eta gurasoek. Irrikitan lemarekin ospatuko dute ikastola txikiaren jaia. «Lehen Hezkuntza martxan jartzeko irrikitan gaudelako, Trebiñu Araba ofizialean sartzeko irrikitan, euskaraz bizitzeko irrikitan, umeek ikasten jarraitzeko irrikitan, euskara bultzatzeko irrikitan, oztopoak gainditzeko irrikitan, herriaren parte izaten jarraitzeko irrikitan…».
Hala, 2018ko Araba Euskaraz, ospakizun eguna izateaz gain, aldarrikapen eguna izatea nahi dute: «Aldarrikapen bikoitza. Alde batetik, euskara eta euskaltzaleen eskubideak errespeta daitezen nahi dugu eta bestetik, gure egunerokotasunean modu lazgarrian eragiten digun Trebiñuko konterriaren aferaren konponbidearen aldeko aldarria plazaratu nahi dugu. Lurraldearen egoerak zuzen-zuzenean kaltetzen gaitu, Euskara kaltetzen du, eta Trebiñu-Argantzun euskararen eerria ere badela ozen azaldu nahi dugu».
Ildo horretan, ostiralean, abenduaren 1ean, Argantzun eta Trebiñuko herritarrei aurkezpen publikoa egingo zaie Argantzunen. Bertan Araba Euskaraz 2018ko aurkezpena egiteaz gain, Euskararen eguna aurrerapen pixka batekin ospatzeko aprobetxatuko dute.
Hirugarrenez ospatuko da Araba Euskaraz Argantzunen. 2003an Argantzun Ikastola sortu zenetik ez da ibilbide erraza izan, eta oraindik ere ikastolaren egunerokoa «lasai izatetik oso urruti dago». Momentu honetan, ikastola handitzeari heldu diote, eta bi herritan banaturik izango du bere aktibitatea, Argantzunen Haur Hezkuntza, eta Manzanosen Lehen Hezkuntza.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!